inprimatu
Montpellier-ko sendagailuak
Izenburua:
Montpellier-ko sendagailuak
Sinadura:
Piarres Duny Petre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
60-61

Montpellier-ko sendagailuak

 

Piarres Duny Petre

 

 1

 

 Fraide txar batek jakin zuen

 Etxekandre bat gaizki zela,

 Haren senarra hor ez baitzen.

 Kyrie, kyrie,

 Haren senarra hor ez baitzen.

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 2

 

 Agur Madama! Hunat jinik

 Ikasi dut eri zarela,

 Bai eta ganbaran bakarrik...

 Kyrie, kyrie,

 Bai eta ganbaran bakarrik,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 3

 

 Senarra dizit Montpellier-ren,

 Ene sendatzeko urketa,

 Ez baitzaut sekulan itzultzen...

 Kyrie, kyrie,

 Ez baitzaut sekulan itzultzen...

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 4

 

 Ez baduzu Jauna zurekin,

 Oi Andere maitagarria,

 Nik artatuko zaitut berdin...

 Kyrie, kyrie,

 Nik artatuko zaitut, berdin...

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 5

 

 Gaizo senarra, Montpellier-tik

 Heldu zen arrunt leherrina,

 Sendagailuak ekarririk...

 Kyrie, kyrie,

 Sendagailuak ekarririk,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 6

 

 Haren beha zagon bidean

 Etxeko mutil azkarrena.

 Zer da berri gure herrian ?..

 Kyrie, kyrie,

 Zer da berri gure herrian,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 7

 

 Etxekandrea gau guziez,

 Fraide batekin ohatzen da,

 Zuretzat otoitzak eginez...

 Kyrie, kyrie,

 Zuretzat otoitzak eginez,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison

 

 8

 

 Harritzen naiz!... Ez dut sinesten

 Fraideak sendatu duela,

 Hor nintzalarik eri baitzen...

 Kyrie, kyrie,

 Hor nintzalarik eri baitzen,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 9

 

 Beraz, etxekoen ixilik,

 Ikusiko duzu ganbara,

 Saski handi hunen barnetik...

 Kyrie, kyrie,

 Saski handi hunen barnetik,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 10

 

 Nausia sartu zen saskian,

 Bere mutilak ekar leza.

 Ereman zuen bizkarrian...

 Kyrie, kyrie,

 Ereman zuen bizkarrian,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 11

 

 Xixto huntan dautzut ekartzen

 Xoriño bat ixil-ixila.

 Hasten balinbada kantatzen...

 kyrie, kyrie,

 Hasten balinbada kantatzen,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 12

 

 Emaztea ohean zagon

 Fraidearekilan etzana.

 Xoria kantuz hasi zakon...

 Kyrie, kyrie,

 Xoria kantuz hasi zakon,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison

 

 13

 

 Hortan, saskitik ateratuz,

 Nausiak makil ukaldika,

 Fraide ta andrea zanpatuz...

 Kyrie, kyrie,

 Fraide ta andrea zanpatuz,

 A la mezon,

 Kyrie, eleison!

 

 14

 

 Nor da nausi etxe batean?

 Iduri du senarra dela,

 Izanikan ere saskian...

 Kyrie, kyrie,

 Izanikan ere saskian,

 A la mezon,

 kyrie, eleison

 


inprimatu