inprimatu
Otsoa eta hora
Izenburua:
Otsoa eta hora
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
59

Otsoa eta hora

 

Jean Louis Davant

 

 Otsailan oihanetik jalgi zen otsoa

 Gosez amikaturik. Ote zen osoa?

 Nolaz herratu zen ja gure herriraino?

 Horren ezin xurituz ari naiz oraino.

 

 Errebidean zuen ibilki topatu

 Zakur haundi gizen bat. Eta hor zer egin

 Ausiki batez nirok urka plazerekin

 Ahuldurik ez banintz. Behar diat zentzatu.

 

 Agur, jaun eder, agur! Zure kara ona

 Miresten dut. Neronek zure zoriona

 Jasta niro gogotik, eskola nezazu.

 

 To, nik bezala egik, ez duk ez nekezu

 Nagusia zerbitza, haren peko izan

 Beti gantzutuko hau tresna onen gisan.

 

 Baina herexa hori zer duzu golkoan

 Nehoiz ez nuke nahi sokarik lepoan.

 Urinez ito baino, hobe mehe bizi.

 

 Oihanean otsoa ihizin dabila

 Aldiz hora estekan dago erdi hila.

 Zakur hainitz badugu eta otso gitxi.

 

 Jean de La Fontaine-ren aroan gisala

 Zangoak lau zituzten, orain ez bezala.

 


inprimatu