inprimatu
Ele
Izenburua:
Ele
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
52

Ele

 

Jean Louis Davant

 

 Bi ele orai

 Elebitza

 Euskara eta euskara

 ele huskara.

 Ele zahar,

 ele berri, nobela

 Nobel sari

 eleder literario

 Lysistratak ttapattan

 ele goxo, aho bero

 ele lein, ele xuri

 ŁzkŁ zuri

 ele xuritze.

 Elaideek

 elerran

 elestatŁ

 elekatŁ

 ele zorrotz,ele zozo.

 Bele bat, bele bi

 elestari

 elekari

 kalakari

 kaka larri

 kua-kua nahasi

 kartak erori.

 Arren gazna zaharra

 ixilik jan ezak

 edo eŁskaraz

 axeriak entzŁn ez hezan.

 HŁtsa hits!

 


inprimatu