inprimatu
Ez beha poetari
Izenburua:
Ez beha poetari
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
52

Ez beha poetari

 

Jean Louis Davant

 

 Ez beha poetari

 zuk pentsatzen duzuna

 gora gora baitio.

 

 Ez beha poetari

 zuk asmatzen duzuna

 Hark oihusta baitiro.

 

 Zuk ixil-ixilean

 duzuna iskutua

 jarten du gurpilean

 eta mundu zabaletik

 dabila segeretua.

 

 Zure amets beroak

 nonbait sua pitz diro

 zeren buru xoroak

 Horren zai daude gero!

 

 Ez beha poetari

 ameslari huts horri

 petrolik baduguno.

 Ez da eskas oraino

 eta geroan ere

 beste zerbait badate

 nuklearra eta

 bestela nik dakita

 eguzkia,

 ilargia...

 Beti zerbait badate:

 ezin geldi "le progrès"!

 

 Ixil bedi poeta

 bai laster ixil bedi

 poeta xoro hori!

 

 Bai zera...

 Zuek autopistak

 zarete utopistak!

 

 Badakizu laguna

 zu zarela poeta

 zeren aragiaren

 xoko gorde batean

 mintzo zaizun botz hura

 min bizi bitzi hura

 utopiaz betea

 zentzu ona dukezu.

 Lehengo, egungo ta

 biharkoen mintzoa

 arimaren oihua

 munduaren erantzuna

 alderantziz ez bada

 zu batean xertatua

 ezin dezakezu ixilaraz

 hura baita poeta

 eta zutan baitago

 betiko!

 


inprimatu