inprimatu
Zure begiak
Izenburua:
Zure begiak
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
46

Zure begiak

 

Jean-louis Davant

 

 Maitearen begiak, ispillu biziak,

 Nihaurenen dirdiran otoi ezti bitez,

 Haien distiran egoń ez nadien tente.

 Emaztekien soa, gure kontzientzia.

 

 Andrea maite duen gizonak

 Maitea du ahalaz eztitzen

 Batu nahi baititu bihotzak

 Ere.

 

 Emaztea, ihizgai duenak

 Ilunpean hartzea bilatzen

 Horri aski baitzaio gorputza

 Bera.

 

 Begien distira ez dezake

 Jasan,

 hartan

 argi ta garbi ikus bailezake

 bere aurpegia,

 abere

 baten

 basa ihakina

 erdi

 gizaki

 desegoki

 eta gezurti

 baten

 itxura

 itxusia.

 

 Abereek inozenki

 egiten duten hura

 ez zitzaigu zilegi

 erdizka, gezurrean,

 baizik emaztearen

 maitasun ederrean.

 Bestela zergatikan

 ilunbea ta lotsa?

 Zergatik begiaren

 ahalge ta beldurra ?

 

 Arren,

 arrak,

 baldin emaztekia

 maite badugu,

 osoki eta egiaz

 maita dezagun

 begiz-begi,

 argi garbiz.

 

 Haren

 begien

 distiran

 lirainik,

 abere

 larruaz

 eta basaingeruaren

 gezurraz .

 biluz

 gaitezen.

 

 Maitearen begiak, ispillu biziak,

 Nihaurenen distiran otoi ezti bitez,

 Haien distiran egon ez nadien tente.

 Zure maitasunean dut inozentzia.

 


inprimatu