inprimatu
Touggourt-eko dorretik
Izenburua:
Touggourt-eko dorretik
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
41

Touggourt-eko dorretik

 

Jean Louis Davant

 

 Eguzki zuriaz begiak urduri,

 Urrungo legarren ibai legorrean

 Nagozu bakarrik peko alforean

 Ametsen dorretik so eta so zuri.

 

 Erbeste zolako zelai gogorrean

 Asmatzen zaituta odei tontor zuri,

 Buruntzi burrunban elurrez ernari,

 Iparraren lore,ortze idorrean?

 

 Zeru-luhertzean ezer ez d'ageri.

 Burdin-urmaelak ikaran, igeri,

 Irakiz iretsi begien uhiña!

 

 Baina bukatu zen mahuma haundia.

 Itsasotik hara, su eta urdina

 Andere Pirene, Ahuñamendia!

 


inprimatu