inprimatu
Zer giren bestenez
Izenburua:
Zer giren bestenez
Sinadura:
Piarres Hegitoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
18

Zer giren bestenaz

 

Piarres Hegitoa

 

 Diela ehun mende, hemengo herrian,

 Jende jakintsunenak, harpe beltz batian,

 Bildu ziren ta jarri supazter xokoan,

 Ikertuko zutela zer zuten gogoan!

 Zuhurki hasi ziren, beraz, eleketan,

 Denak utzirik eta, erran eta merran...

 

 Hunek, erraiten zien, gizona zerutik

 Erori dela hunat, Jinko bat izanik.

 Bai eta orai ere, hortaz orhoiturik,

 Ametsetan bederen, baduke geroztik

 Argiņo bat gogoan ardura pizturik,

 Bere bihotza nunbait iluntzen delarik.

 

 Horrek, segurki baietz, eta berehala

 Zimizta bat burian agertzen zakola,

 Jakitate handia hortik heldu zela!

 Gizona balinbada jinko bat bezala,

 Egiaren zaintzeko ukanez axola,

 Zergatik agertzen da, hemen, hain ahula?...

 

 Harpiaren jabia, leherrina baitzen,

 Ihizitik jin eta, zanpez lokartu zen!

 Gure hiztun ederrak, han beti mintzatzen,

 Solasari loturik, denbora pasatzen,

 Eta zilo hortarik nehor ez jalgitzen,

 Kakin beharrez ere, etziren higitzen!...

 

 Harpe guzia baitzen arrunt usaindia,

 Hasarrian jeiki zen lekuko nausia

 "Nik ez dakit badenez gogoan argia,

 "Ba batian atxeman dut zertan den egia

 "Ziek utzi orduko, hor, zikinkeria,

 "Nork garbitu behar du ene sukaldia?..."

 

 Egungo Jaunak ere, dira ene ustez,

 Mundu zikintsu huntan, kezkatiak zinez,

 Alferretan mintzatuz, lanak ez eginez,

 Gero ta gehiago goxoan egonez,

 Kakaren garbitzeko sehia beharrez,

 Lagun aski zozo bat ezin atxemanez!

 


inprimatu