inprimatu
Behin eta berriz Gernika
Izenburua:
Behin eta berriz Gernika
Sinadura:
Zantzoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zantzoa

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
20

Behin eta berriz Gernika

 

Zantzoa

 

 Segundu bat lehenago

 dena

 segundu bat geroago

 hondarrak eta hondar gehiago

 errautsen gazi geza

 ezereza.

 Heriotzaren perfekzioa.

 Guztia alferrik

 guztia zero.

 Bonbek ez zuten ikusi

 oraindik ere erretzen dauden

 ume hura, larrosa hura.

 Horrorea bider mila

 zakur bat uluka

 infinitoa baino harago

 gizakia madarikatzen bezala.

 

 Orain dela hirurogei urte

 munduak Gernika aukeratu zuen

 lotsatzeko.

 

 


inprimatu