inprimatu
Ume jolasak
Izenburua:
Ume jolasak
Sinadura:
Iragorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iragorri

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
18

Ume jolasak

 

Iragorri

 

 Atzokooheko mutikoa lo dago. Logelatik lekora ia izoztuta dagoen txoria oihuka

 ari da, gose dela, eta hotz. Mutikoa iratzarri da, eta txoria ikusi du, etxe

 aurreko zuhaitz biluzian. Jeiki da, azkar eta zalaparta artean sukaldean dago.

 Mahai ondoko kaxoi plastikozkotik atzoko tiragoma bera atera du, irribarre

 maltzurra ahoan marraztuta kanpora irtetzeko. Manta zuriaz estalita dago

 kanpoa. Kontu handiz, fantasma lez, zuhaitzean dagoen txoriarengana hurbildu

 da, hankak elur hotzean oso astiro sartuaz. Poltsikotik atzoko harria atera du,

 eta begi bat itxiaz, txoriaren bularraldera apuntatu du. Bi aldiz pentsatu gabe

 harria joan da; txoria jo du gainera. Orduan, umeak txoriaren sekulako

 garrasiak entzun ditu elurretan, odoletan, eta negarrez eta korrika etxera

 sartu da. Jostailua kaxoira bota eta ohean etzan da, malko artean. Beroago

 egoten da izara artean. Atzoko oheko mutikoa lo dago.

 

 


inprimatu