inprimatu
Ekin
Izenburua:
Ekin
Sinadura:
B.A.B.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.A.B.A.

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
4

Ekin

 

B.A.B.A.

 

 Azkenean egoera hartaz nazkatu nintzen,

 eta oihu egin nuen, oihu ahotsa galdu arte.

 Hala ere, nire oihuek ez zuten ezer konpondu,

 esango nuke egoerak okerragora jo zuela.

 

 Berriz ere aurrera egitea erabaki nuen,

 eta suaren bidez erantzun nion suari.

 Alferrik zirudien guztiak,

 lortu nuen gauza bakarra beraien sua handitzea izan zen.

 

 Baina ez nuen etsi,

 ziur bainengoen ez dela esistitzen akatsik gabeko ezer.

 Eta ideia honetatik abiaturik,

 munstroa bizirik mantentzen zuen kablea

 moztea otu zitzaidan.

 

 Moztu nuen kable madarikatua,

 eta moztearekin batera hil zen munstroa

 ta su guztiak itzali ziren.

 Etsaiarengana hurbildu eta guztiz hondaturik ikusi nuenean

 irabazi nuela sinetsi nuen.

 

 


inprimatu