inprimatu
Intifada
Izenburua:
Intifada
Sinadura:
Zantzoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zantzoa

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
16-17

Intifada

 

Zantzoa

 

         Orain dela 10 urte hasi zen Jerusalem, Gaza eta Zizjordanian harrien

 altxamendua. Goliathen erantzuna ikaragarria izan zen. Lehen bi urteetan

 bakarrik 795 zibil hildako, 45.000 zauritu, 48.000 atxilotu eta 61.000

 deportatu...

 

 Nahinoz eta nahinon

 harri eta herri

 harrizko euri hau.

 Zergaitik, Ahmed?

 Zergaitik botatzen duzu harri hori?

 Soldadua ez al dago urrunegi?

 

 Badakizu ez zarela iritsiko

 zure ume besoekin

 eta hala ere, Ahmed

 hala ere, harri hori bota duzu

 harrizko bihotz zati hori.

 

 Soldadua ez al dago urrunegi, Ahmed?

 Zergaitik orduan,

 zergaitik botatzen duzu, hala ere,

 harri hori?

 Soldadua jotzeko da

 ala beste zerbaitegaitik?

 

 Behar bada ez da soldadua jotzeko,

 soldadua urrunegi dago,

 behar bada beste zerbaitegaitik da

 soldadua jotzeak baino garrantzi gehiago

 daukan zerbaitegaitik.

 

 


inprimatu