inprimatu
Udazkenean izan zen
Izenburua:
Udazkenean izan zen
Sinadura:
Stanley
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Estankona, Igor

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
3

Udazkenean izan zen

 

Stanley

 

 «Perdut en l'aigua

 callada del meu somni»

 Salvador Espriu

 

 Udazkenean izan zen, bai,

 behar bada udazkenean izan zen.

 Udazkeneko gauek

 intsektuz betetzen diren

 edalontziak dirudite.

 

 Eta behar bada bai,

 arrazoia izango duzu behar bada,

 baina maitasunaren bideak

 ez dira hain argiak

 Badakidala, bai,

 behar bada bai,

 behar bada nik esan nion lehenengoz

 maite nuela.

 Baina ez al zidan berak ere

 antzeko zerbait esan,

 agian askoz lehenago,

 behien bitartez

 edo bularren mugimendu batekin?

 

 


inprimatu