inprimatu
Titulu gabe
Izenburua:
Titulu gabe
Sinadura:
Stanley
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Estankona, Igor

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
23

Titulu gabe

 

Stanley

 

 Zein ederra zaren,

 zein ederra eta zein ergela esan zion barkamen bat

 baino gehiago indultu bat izan zen

 ilean musu bat lehertzen zen bitartean

 alkandora bat erori eta aho gezurti batek

 orain ez esan ahal izan zuen

 horzkada leun bat sentitu aurretik

 segundu bat geroago esku batek lanpararen interruptorea aurkitu zuen

 —ilunetan babesgabe sentitzeak

 usaimena pizten zion—.

 

 Zein ergela zaren,

 zein ergela eta zein ederra

 almohada epel zegoen, ez zeukan zaporerik

 Apur bat arinago zaldi bat

 pasatu zen hondartza batetik

 eta sorbaldak betiko hitzekin

 erre zituzten.

 

 Gero malko batzu, malko absurdu batzu,

 plazerrezko eta maiatzezko

 aleazio gogor batez eginak.

 

 


inprimatu