inprimatu
Rubeni urdina dario
Izenburua:
Rubeni urdina dario
Sinadura:
Zantzoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zantzoa

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
16-17

Rubeni urdina dario

 

Zantzoa

 

         Rubén Darío poeta nikaraguarra jaio zela 130 urte betetzen diren

 honetan, Zantzoako orrialdeetan lerro hauek idatzi nahi izan dizkiogu,

 memoriaren erdialdean egon ohi den zulo hori tapatu nahian edo.

 

 Hexagono bat zara Ruben

 jauregiko mosaiko hura bezala

 bide bat zara Ruben

 fruitu exotiko baten azala.

 

 Irudimena lokartu zen

 eta telefonoa agertu

 maitasuna muntaia kate bihurtzeko

 gertu.

 Garai fatal haietan jaio zinen Ruben

 eta zurekin modernismoa

 —edo alderantziz izan ote zen?—

 

 Orain ere poetei

 antagonistak izatea bakarrik

 geratzen zaigu

 gu beti izan gara koldarregiak

 beti apartatu izan ditugu

 lainopetik begiak.

 Gure errebeldia bestelakoa da

 gure errebeldia ihes egitea da,

 likido urdin bat edan

 eta Sabako erreginarekin

 larrutan egitea.

 

 


inprimatu