inprimatu
Kale urdinaren azken egunak
Izenburua:
Kale urdinaren azken egunak
Sinadura:
B.A.B.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.A.B.A.

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
10

Kale urdinaren azken egunak

 

B.A.B.A.

 

 Burura zetorkizun guztia kale urdin hartan arnastu

                                     zenuen kiratsa zen.

 Apurka-apurka kale urdinaren irudia argituz zihoan;

 amona bakartia negarrez zegoen leihotik begira.

 «Aldatu daiteke kaleen kolorea?» horixe errepikatzen

                                     zuen behin eta berriro.

 

 Beno, orain behintzat gogoratzen duzu zerbait;

 benetakoak ote ziren

 amona negartiaren kolore gabeko malkoak?

 baziren bai, baina ez zuk ezta berak ere ez zenuten

                                     kale urdinean egon behar.

 

 Argia itzaliz zihoan, eta amona zaharraren oihuek

 ez zuten erantzunik.

 «Aldatu daiteke kaleen kolorea?»

 azkenengoz galdetu zuenean berari begira geratu zinen;

 amona negartiak irribarre egin zizun leihotik

 salto egin aurretik.

 «Aldatu daiteke!» esan zuen lurra jo orduko.

 

 Bortizkeriarik gabeko kolpea izan zen.

 Bero zirudien odolak kale guztia zipristindu zuen,

 barreiaturik zeuden zipristinak elkartzen hasi eta

 baso gorri bihurtu zen kale urdina.

 

 Ahaleginak egin arren, ezin zenuen loak hartzea galerazi

 baina begiak itxi aurretik, lehen zeukan irribarre berbera

                                     ikusi zenuen amonaren aurpegian.

 

 


inprimatu