inprimatu
Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema
Izenburua:
Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema
Sinadura:
Shaktale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Shaktale

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1996
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
18-19

Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema

 

Shaktale

 

 Turistez beteriko Italiako —maitasun galduen herria

                           desamoratuen aberria—

 plazarik famatuenean —usoz inguratuta,

                       baina amets hegalaririk gabe—

 botaka egin nuen —edo behazuna izan izan al zen?—

 Ez dakit nire memoria jada aneuronizatuaz fidatu.

 Baina ez zen izan nihilismo hutsezko kexu esistentzial gordinarengatik

       ezta bihotzaren iraulketa saminarengatik ere,

       ginebrazko ordu batzuren erruz baino.

 —amodio ezinen beste gau baten horditze mingotsa—.

 

 Bihotz zartatudun poeten antzera,

 bizimoduak emandako kolpe sogorrak ahazteko edaten dut;

 zoriontasun faltsuaren lorategian

 lehen larrosa arantzgabearen hazera

 itxaroten dudan bitartean

       —ez dago larrosarik arantzarik gabe

       ez dago maitasunik gorrotorik gabe—

 nire ahaleginaren antzutasunaz ohartzeko indarge.

 

 Bai, neuk ere bihotza zartaturik daukat,

 baina ez lortu gabeko nerabezaroko

 amodioengatik soilik;

 poesia —sentimentuen adierazpen askea

         liburukote aspergarrien esanetan—

 zikintzen duten megaliteratoengatik baino.

 Azken korronte/joeraren aurrean makurtzen direnak,

 hitzaren saltzaile doilorrak,

 berunezko bihoztun putre ustelak.

 

 Pariseko «pret-a-porter» MODA jarraitzen duten

 emakume dirudunen antzean,

 merkatuko legeak itsu-itsuan

 jarraitzen dituztenak.

 

 Euren luma gehien eskeintzen duenari

 saltzen dioten lukurrero zikinak.

 Artistaz mozorrotutako diruaren esklabuak,

 jarrai ezazue metaliteraturaz eta metanegozioez

 —metadiruaz eta metaengainoaz—

 idazten.

 

 Gu,

 barrua

 erretzen diguten azkonak

 kentzen saiatuko gara.

         —zuen liburu pozoinduak ez irakurtzen—

 

 


inprimatu