inprimatu
Preciosa, airea eta zu
Izenburua:
Preciosa, airea eta zu
Sinadura:
Stanley
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Estankona, Igor

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1996
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
16-17

Preciosa,  airea eta zu {TITULUA}(Federico García Lorcaren omenez, 60

                               urteko atzerapenaz)

 

             I

 Gaua horzkadaka zetorren

 gizon handi bat badoa

 sabelean kitarra hotsa

 eta oliba olioa

 loradun balkoietatik

 hilda erortzen usoak

 negar egiten du negar

 Granadako herri osoak.

 

             II

 Azuleiuzko begiak

 azuzena ilun bi dira

 eta traidoreen fusilak

 zure bihotzera begira

 hiru arrain triste bezala

 ispilu baten jarrita.

 

             III

 Berunezko hiru almendrak

 bultzatu zaituzte hotzera

 oihartzunezko mila atek

 Andaluziako ortzean

 ikusi zintuzten hegan

 polenarekin batera.

 

             IV

 Ura zoroa da beti

 limoiak dakartza errekak

 zein mezulari garratzak

 ez al da hala, Poeta?

 zein mezulari garratzak

 zure odolez beteta!

 

             V

 Itsasoa eta hondartza

 dantzan ari dira lizun

 ukitzen dituzu lumaz

 kobrezko bi bular bigun

 zezenen lepo gainera

 eguzkia erori da astun

 zorionerantz ihesi

 Preciosa, airea eta zu.

 

 


inprimatu