inprimatu
Pop-ema bat Kubari
Izenburua:
Pop-ema bat Kubari
Sinadura:
Stanley
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Estankona, Igor

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1996
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
8

Pop-ema bat Kubari

 

Stanley

 

 Ez dizut eskatzen erresistentzia heroikorik

 ez dizut eskatzen itsasoaren aurka burrukatzerik

 ez dizut eskatzen diskurtso akatsgaberik

 ez dizut eskatzen koherentzi pitzaezinik

 baina ez zaitut berriro berrogeita hamazortzirik

 sufritzen ikusi nahi

 eguzkia ez dadila bonbila bat izan

 edo bizitza publizitate kanpaina bat

 edo zure tabakoa mila esker

 edo NBAko play off-ak Granmako titularretan

 edo Burger King bat Malekoian

 edo Ernesto Guevara, «Che»-rik gabe

 edo Guantanamo guantanamera gabe

 edo Sierra Maestra ikasle gabe

 edo Cienfuegos itzalita

 edo Hasta la victoria siempre Coca-Cola.

 

 


inprimatu