inprimatu
Barkaidazue, baina badira perfektuak ez diren egiak...
Izenburua:
Barkaidazue, baina badira perfektuak ez diren egiak...
Sinadura:
Iņigo Aranbarri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aranbarri, Iņigo

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1994-udaberria
Orrialdea:
Separata

 

Iņigo Aranbarri

 Barkaidazue, baina badira perfektuak ez diren egiak,

 badira isiltasuna bizitzera behartzen gaituzten egunsentiak,

 errazagoa genuke, izan ere, ez diren herrietan jaiotzea,

 poema eder batean maitatzea,

 lurmutur atlantiarrak garbitzen hiltzea,baina nekagarria da euria beti gora ari

 duela amestea,

 baina Irlanda urrunegi dago gure seinaleak ikus ditzaten

 eta astiro idazten duguzugandik nigana dator beti euria,

 hegazkintxuak gabiratu dira,

 abokatuak esan ditez dagoelabesarkada arrotz batekin kontaktuan jartzean urtzen

 den begirik.

 

 Esan dizuet,legeak diraharakinaren aiztoak bezain amutsak,

 ikusi egin behar ninduzukeen,

 argiagoa da nire ahotsa baino

 eztarrian hasi zaizkidan sastrapen bestaldetik,

 eta ausartagoa nire baitaneta txikiapatera bat poliziaren helikopterotik

 bezalakoa,

 herriak gorroto irakurgaitzak daramatza haitzetara

 eta gutun guztiak, harriak balira bezala,

 jausten dira gure teilatu gainetara.

 

 Esan dizuet ,errazago genuke, izan ere, ez diren lekuetan jaiotzea

 ozenago egin beharko genuke orru agian,jakiak erre,berba bakarreko pankartarako

 pintura ekarri,

 itsas gaineko bidea bezain ederra,eta hala gaur egun atsegin ditugun itzalak

 marraztea,

 muinoen atzekaldean galtzen diren telefono hariak

 baina beti nahi izan du harriak eskuaren askatasuna.

 

 Esan dizuet,lege inperfektoa,ardo mikatzeko intifadak.

 


inprimatu