inprimatu
Oianone
Izenburua:
Oianone
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1994-udaberria
Orrialdea:
14-15

Oianone

 

Jon Mirande

 

 Gelan sartu ginenean

 gauerditan, ilhunean,

 mundua egin zan mutu...

 zuten izarrek khantatu

 biok etzan ginenean.

 Oianone, Oianonegau hunetan zaitut ene;

 larru legun eta zuri,

 bular samur, sabel guri,

 nire neska Oianone.

 Ezti bakhanez betea

 zure matxantto maitea

 urten zan ene ahora

 zabalik lore antzora

 eta gozokiz bethea.

 Zure baratzeko borthan

 arotz batek jo du. Bertan

 sarbidea emaiozuzama bat baitakhar pisu,

 ez dezazula utz borthan!

 

 Gaurko ohianetan lasterka

 zure gainean zaldizka,

 behor zalhu eta bizkor,

 gau-bideetan gaindi, mozkor

 ba naramazu lasterka.

 

 Hiltzen naizela dirudi:

 batetan mila su-ziriene burmuinetan sarthu...

 botz uhinak uzten gaitu,

 hilik garela dirudi.

 Egin du irri ilhargiak

 hesten zaizkiola begiak

 neskatilak erriten dau

 esker onean othoitz haur,

 dantzularik ilhargiak:

 Gora izan hadi, suge.

 "hi haizenik ene rege,

 "hi haizenik ene jainko,

 "gau huntan eta bethiko,

 "urthe buztaneko suge!

 

 "Hatorkit berriz laztanik

 "janhari gozo ba dut nik

 "ene baratzean are"ezti gehiagorik hire,"bil hezak berriz laztanik"

 Suge laztana nekatu

 zan, ordea... loak hartu...

 ezti-loreetan etzanda

 atseden hartzen ari da

 gaisoa baita nekhatu.

 

 


inprimatu