inprimatu
Udazquen gau bateco amodio coplac
Izenburua:
Udazquen gau bateco amodio coplac
Sinadura:
Patziku Perurena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Perurena, Patziku

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
Separata

 

Udazquen gau bateco amodio coplac

 

Patziku Perurena

 

 Udazquen illunabarra

 Ixilla eta bacarra...

 Haice epelac escutan dakar

 Maitasunaren dardarra

 

 Itsas ertzeco harean

 Maitale biak parean...

 Ezpaiñ gorriac trabatu dira

 Maitasunaren sarean.

 

 Ahoac larre guritan

 Yolas moeta guzitan...

 Amore billa jira biraca

 Dabiltza apar zuritan.

 

 Mingaiñak ibai urtsuan

 Eztizco labe sutsuan...

 Barne tristura itto nahi dute

 Sentimenduen putzuan.

 

 Odol iraquiñ gordeak

 Bihotz taupada dorpeak...

 Maitasunaren sabel gorrian

 Haraguiaren golpeac

 

 Arrats gorrico enigmak

 Izar zurien esgrimac...

 Olatu hotsak marcatzen dittu

 Placer arnasen errimak.

 

 Gau argui hori ahulac

 Zurisca edo azulac...

 Oscorriaren milla colore

 Maitasunaren fabulac.

 

 Ur gueldiaren dirdira

 Gorputzak baretu dira...

 Maiteminduak lilluraz daude

 Biac elgarri begira.

 

 Musica amaigabean

 Nota eztien clabean...

 Amodioac iraun dezala

 Oroimenaren labean.

 

 Udazquen gau bateco amodio coplac (zati aukeratuak):Patziku Perurena, Iraingo

 apaiaz gaztearen kantutegi zaharra; Pamiela, Iruñea, 1988.

 

 


inprimatu