inprimatu
Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin
Izenburua:
Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin
Sinadura:
Cesare Pavese
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Pavese, Cesare

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
Separata

 

Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin

 

Cesare Pavese

 

Euskaratzailea: J. Sarrionandia

 

 Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin,

 Egunsentitik gauera arte,

 Lo egin gabe, gor, damu zahar edo

 Bizio absurdu baten gisan laguntzen gaituen

 Heriotz honek. Hire begiak

 Hitz hutsal bat izanen ditun,

 Oihu isil bat, isiltasun bat.

 Horrela ikusten ditun goizero,

 Heu bakarrik ispilu aurrean

 Makurtzen haizenean. Oi, esperantza maitea,

 Egun haretan jakinen dinagu guk ere

 Bizitza haizela eta ezereza haizela.

 Guztiontzat din heriotzak begirada bat, bakoitzarentzat bat.

 Helduren dun heriotza eta heure begiak ukanen dizkin.

 Bizio bat uztea bezalako izanen dun,

 Ispiluan aurpegi hil bat

 agertzen ikustea bezalako,

 Ezpain hertsi bati entzutea bezalakoa.

 Amildegira jetsiren gaitun mututurik.

 

 Helduren dun...: Joseba Sarrionandia, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak;

 Pamiela, Iruņea, 1985. J.S.ak euskaratua.

 

 


inprimatu