inprimatu
Zure doinua zure bizia...
Izenburua:
Zure doinua zure bizia...
Sinadura:
Xabier Munduate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Munduate, Xabier

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
20-21

Xabier Munduate

 

               I

 Zure doinua zure bizia

 guztietan nabarmena

 zarrak ugari ditugu baina

 zu zaitugu zaharrena

 azken aldian gaztelaniak

 nahiz eta kendu kemena

 inork ez pentsa galguko danik

 hizhuntzarik ederrena

 gau beltzak ere izango bait du

 egunsenti ondorena.

 

               II

 Borrokan egin beharko dugu

 zazpi anaiok batera

 frantsesa eta gaztelania

 izaten dira kaltera

 gure indarra haundituz doa

 egunetik egunera

 lanari gogor heldu daiogun

 inoiz ez egin atzera

 euskera galtzen baldin badugu

 geu ere galduko gera.

 

               III

 Guda honetan irabazia

 izango dugu seguru

 bertan sartuak jartzen bagera

 denok anka eta buru

 nahiz eta sarri haurka atera

 alboko hainbat inguru

 gehienak haurka izanagatik

 esperantzarik badugu

 euskal eskola publikoa da

 lendabiziko helburu.

 

               IV

 Gure herriko gertakizunak

 ez dute egiten grazi

 kalean gora euskera eta

 etxean erderaz hasi

 ohitura zaharrak ia galdurik

 guztiak dabiltza nahasi

 lenago lagun genituenak

 bihurtu zaizkigu nasi

 baina seaskan inork ez zuen

 gaztelaniaz ikasi.

 

               V

 Zein euskaldunek ez du maiteko

 Euskadiko aberria

 bere hizkuntzak eta biziak

 pasatu dute larria

 gure ohiua eta kemena

 ez da oso elbarria

 abertzaleon indar sutsua

 batera dugu jarria

 gora euskera paregabea

 da gora Euskal Herria.

 

 


inprimatu