inprimatu
Kattalin
Izenburua:
Kattalin
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Zintzhilik.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1986-abendua
Orrialdea:
20

Kattalin

 

Jon Mirande

 

 Etxe txiki txukun baten

 zure aitetamekin

 zinan bizi, zintzo bizi

 ene maite Kattalin.

 

 ENE MAITE, ENE MAITE

 ENE MAITE KATTALIN

 SEKULAKO TA BETIKO

 GALDU ZAITUT KATTALIN.

 

 Bainan eder zinan zinez

 zinez izar bat bezin,

 ile gorri baita zorri

 zuk bazenun Kattalin...

 

 Ibaiera zinan joaiten

 zure aate beltzekin

 goiz batean, bat batean,

 ito zinan Kattalin.

 

 Lertu arte zenun edan

 sabel bete ur zikin...

 nik bai minez, min saminez

 negar egin Kattalin.

 

 Ilerrian bada lore

 euzki-lili krabelin

 zu zaituzte badut uste

 ongarritzat Kattalin.

 

 


inprimatu