inprimatu
Tristuraitz...
Izenburua:
Tristuraitz...
Sinadura:
Gorka Setien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Setien, Gorka

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
17

Gorka Setien

 

 tristuraitz

 ahotseze

 surikbai

 ta kandelots

 ezkilore

 gaurdin

 

 basozen

 ilunbeldur

 ezezagun

 ta egunustel

 memoriauts

 laztanorbel

 

 isiltasuna

 inguratuko da

 nahi badu

 sutondora

 txingarren

 kristalezko irriaren

 ezpain tartera

 poemak

 suaren gerri

 errauts samin

 eta isiltasuna

 plazer izkutu baten amorant

 kuttuna denik

 ohar gintezke

 

 gernica coca-cola

 a ze itxura

 nola ez holakoetan

 umore txarra kanpora

 

 eta gu

 pornografiko euskaldunak

 luziferrek

 sexoa

 miazkatzen digula

 nongo batzar batzoki edo biltokian

 utziko digute

 kaka egiten

 korrika atera baino lehen

 

 un patriota un idiota

 a ze jokoa

 zenbat taberna

 eta ikurriņa santua

 

 ispiluen atzean

 zerbait baldin badago

 zer defendatuko

           guk

 besteok

 kanpotarren aurka

 gerra irabazi eta

 etxean gero

 antzeko kiratsak itotzen bagaitu

 

 


inprimatu