inprimatu
Hiru une
Izenburua:
Hiru une
Sinadura:
Mikel Taberna
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Taberna Irazoki, Mikel

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
12-13

Hiru Une

 

Kapi

 

(1) Hitz hautsiak

 

 hats aa urpe gibel txapoli

 taes ku aki leur ratuak

 ezpaini dorr akbe gig

 el dia ke ror i a k

 peko sa bur uko pun

           ttatik    pun

 taha unitzkogor

 putz

 oso

 akigurtz ii

 rristuki li katu dantza era

 zihus tubustine

 katue talot

 anhega

 

 tu

 

(2) Itsasora bidean

 

 amodioz erantzi

 bihotz bilutsia

 itsasora bidean

 katea hautsia

 

 zintzilik utzi ditu

 zalantzak ortzean

 itsasora bidean

 txalanta beltzean

 

 ametsetan ari da

 gogo solasean

 itsasora bidean

 uren konpasean

 

 iragana jadanik

 beldurren aroa

 itsasora bidean

 neskatxa badoa.

 

(3) horra, hor, horra hor !!!*

 

 San Nicolastik Navarreriara pasabidean txikiteroek zapaltzen dute kupidarik

 gabe

 atso-agureek bataila latzean dihardute eguzkitako aulkia lortzearren makuluak

 xut

 erosketak egitera etorri omen aldeanoak biolatzen du behin eta berriz komunaren

 bila

           Plaza del Castillo ardoaakaso goitikabotatakoafrango

 sexuzukurikapenas Sanferminak uztailero

           treintayseisean kapelo gorriz bete zen erreketeak uztailak hemeretzi

 hilak zenbat?

 putakume sobera lehen orain beren ama deliziosoak Estafetarakoan cuánto?

 

 Abertzalerik zaleenak traidore bihurtu nola! pezetak bota dizkiete

 españolista epel aunitz etar sutsu oi Kafka! metamorfosia Casino Españoleko

 bezero nostalgikoak agur Mussolini postmodernoak sortu zuek errun

 arraultzetatik

           PlazadelCastillo batzokia ere kendu digu peneube light batek

           Hotel dekadenteak bankuetxe bihurtuko agudo alde hortik Hemingway

 Txokon bermuta hartzen ari diren funtzionariek zure izterrak deboratzen dituzte

 maitia

 

 Kioskoa indarrez bereganatu dute etxerik gabeek eta beren armak erakutsi lotsa

 gabeki zerbeza litroko botilan apez bat pasatu da korrok! usoak konplize

 gainera

 zimentu tartean belarra azkenean aurkitu baitute pasa kanutoa

           PlazadelCastillo pankartaz bete da jende-alde izugarria ukabilak

 gora

           neguko palazioa hau da gurea dio megafonotik inork ez dio entzun

 gora!

 sirenak ez dira itsasokoak eta leihoak milaka begiz erditu dira

 

 * mírala, mírala / regard-le, regard-le

 

 


inprimatu