inprimatu
Nor eta zer naizen?...
Izenburua:
Nor eta zer naizen?...
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
173.zk.
Orrialdea:
76-77

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nor eta zer naizen?...

 

Bedoņa, Joakin

 

 "Nai bat gaitu dezu

 Nere aitzinean

 Jazartzen zaizkidan

 Etsaien aurrean.

 

 Burua gaimelez

 Igortzi didazu,

 Ta nere ontzia

 Bai dala gozatu"

 

 (XXII'garren Eresia)

 

 Ene ama maiteari,

 Meza-Berri eguneko

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iņork zer den!

 

 Itzali zazu, ortzea, gar-gezitze ori.

 Gallurretik ondarera su-gurdia irauli.

 Lur-zale zabiltzatenok, begi biak itxi.

 Jaungoikoaz beste danak nigan auspez yautsi...

 

 Oroen buru bainago

 Jainkoa eskutan.

 Nere alari etzaio

 muga bat ere eman.

 

 Ots, Andra mari berbera

 ni aiņa bai ote?...

 Ta Ama gozo au ezpada

 nor gero litzake?...

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iņork zer den!

 

 Ene gogora dagokit zeru-goi osoa:

 ots dagiet-ta bertatik, ogi eta ardoa

 ez dira ogi, ez ardo, baizik Jaungoikoa,

 itxuretan beste arren, dan bezelako.

 

 Au bai zentzuen gezurra,

 egi uts-zurra ustez:

 me, zuriņo ogi-apurra...

 baiņa ogirik ez!

 

 Ontzian ere ardoa.

 Begi biak: "ardo".

 Itz batzuk zaizkit naikoa.

 gezurtatzeko oro...

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 zer eta nor naizen?..

 Oi ama, benetan, zure semea

 ez daki iņork zer den!

 

 Mirake zintzoenik dut Goiko Jaun aundia:

 dei orduko, nere eskutan, du bere aulkia...

 Emen dago ogi eta ardo-antzez estalia,

 sukarrez, orde, mamian maitasun-zauria...

 

 O­, al'baleza gizonak

 nolapait gaur esan,

 Jainkoaren esku onak

 zenbat egin didan!..

 

 Kanta bezaio, bai kanta

 biotz onek beti!

 Ekeratik orrobira

 Aintza, Jauna, zuri...!

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 es daki iņork zer den!...

 

 Jaun onek egin zezaken, gogo-ta ez beste,

 izar-morkak zitezela beste orrenbeste.

 Egin zitzaken lurreko auts-ondarrak, urre...

 Bere alaren aldean fitsik ere ez dire.

 

 Baiņo, arren, Jauna, barka,

 gure esku ioria

 nigan zearo ustu da,

 gain baitit neurria.

 

 Bein, Jauna, egin banauzu

 gizon loi-apurrez,

 egiten ere zaitut zu

 ogi, ardo ta itzez...

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?...

 Oi ama, benetan, zure semea

 es daki iņork zer den!

 

 Poztu zaitezke, bai ama benetan zu-poztu.

 Gaztaroko lelo aiek berriz otseratu.

 Jantzi gaur eztai-jantziak, erestuna sartu,

 lorez ornitu leioak, txakiak urrindu...

 

 Zure semea baida-ta,

 lur errege orde,

 Jaungoiko beraren Jauna,

 zeruko mai-kide.

 

 Igo dizut aldarera.

 Otoi dut zugatik.

 Zure nai utsa bete da...

 Il zaitezke pozik!

 

 Oi ama, oi ene ama nerea,

 nor eta zer naizen?..

 Oi ama, benetan, zure semea

 es daki iņork zer den!

 


inprimatu