inprimatu
Ohizko garrasiak
Izenburua:
Ohizko garrasiak
Sinadura:
Joakin Balentzia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Balentzia, Joakin

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
31

Ohizko garrasiak

 

Joakin Balentzia

 

                                                 ("Euskararik gabe

                                                 pakerik ez")

 

 Ohizko garrasiak bota zituzten

 eta guztiak beren etxeetara joan ziren.

 "Egin beharra beterik" —erran huen.

 

 Orain telebistek berriz jaurtikiko dute

 ttu zikina

 eta lo egitera joanen gara.

 Ustekabeko itzalek gaua haundituko dute,

 herri kondaira gehituko

 eta aspaldiko ametsak

 laztanduak izanen dira,

 loteria erosteko ilada luzeen antzera.

 

 Orain burkoek babestuko dute

 oihukaturiko egia eztarri anitzen bidez.

 Nor ukituko du herioaren behatz luzeak

 gau honetan?

 

 "Hau da luzaroko gerra bat" —erran huen.

 Iluntasunak hainbeste urtetako zapalkuntzari

 ezin dio lo eragin:

 distira iheskor batzu,

 suzko sugeen antzera,

 atezatu ziren, ia hotsik gabe, apalki.

 

 Itzalak berriz txikitu ziren

 inguruko argilunekin nakasteko.

 Egunsentiak berriz paratuko ditu

 gauzak beren lekutan.

 

 


inprimatu