inprimatu
Ondotik barnera
Izenburua:
Ondotik barnera
Sinadura:
Txiki Idoate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idoate, Txiki

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
25

Ondotik, barnera

 

Txiki

 

 Nonbaitean bizirik zinela jabetu nintzelarik

 Norbaitek zintuela jakin nuelarik

 Zaila da esatea

 ezagutu gabe hasi nintzaizula maitatzen

 Zure hots nabariak

 oihartzunik gabeko ahotsak

 hunkitu nindutelarik

 ezin nintzen dohatsu izan

 zu gabe

 Poztasunak

 eta besarkatu eziniko sentipenak

 ilundu zuten nere baita

 Nerea bete nahiean

 eduki nahi izan zintudan

 Beldurra

 lotsa

 kateak nituen

 oztopo

 hertsia, zaila zintudan

 ondoan

 Ezin dut gogoratu

 eskutik hartu ninduzun eguna

 agian, gaua

 Biluzten hasi zinelarik

 ez zintuenak

 eman zidan pena

 zu ezagutu gabeko urte luzeak

 izan nituen etsai

                 arrotz

 nere baitan hazi zinelakoz

 Baina

 ederregia zinen

               zara

               libre izateko

 Zure askatasuna oihukatzen dut

 Zintudan maite, maite zintudan

 haunat maite, maite zaitudalakoz ere barnean

                                                     Euskara

 

 


inprimatu