inprimatu
Egunsentia
Izenburua:
Egunsentia
Sinadura:
Arthur Rimbaud
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joakin Balentzia)
Egilea(k):
Balentzia, Joakin

Rimbaud, Arthur

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
7

Egunsentia

 

Rimbaud

 

euskaratzailea: Joakin Balentzia

 

 Udako egunsentia besarkatu dut.

         Jauregien aurrekaldean deus ez zen oraindik mugitzen. Hila zegoen ura.

 Itzaletako soroek ez zuten uzten oihango bidea. Ni nenbilen arnasa bizi eta

 epelak amets egiten; eta harri preziatuek so egiten zuten, eta hegalak

 altxatzen ziren hotsarik gabe.

         Lehenbiziko lorpena izan zen, distira fresku eta zurbiletaz josiriko

 bideskan, bere izena erran zidan lore batena.

         Pinuen artean ilea harrotzen zen urjauziaz irri egiteari ekin nion;

 zilarrezko tontorrean jainkosa ezagutu nuen.

         Orduan banan bana beloak jaso nituen. Zumardian, besoak agitatzen.

 Lautadan zehar, han salatu nuen oilarra. Hiri haundian, kanpaidorretan eta

 kupuletan zehar ihes egiten nuen; eta beraren atzetik nindoan marmolezko

 naseetan eskale baten antzera korrika.

         Bideko goitikoan, erramutazko oihan baten ondoan, bere belo metatuekin

 inguratu nuen, eta bere neurrigabeko gorputza piskat sentitu nuen. Egunsentia

 eta haurra oihango hondoraino erori ziren.

         Iratzartzerakoan, eguerdia zen.

 

                                                       ("Illuminations", "Aube")

 

 


inprimatu