inprimatu
Gurutzifikatuaren itzala
Izenburua:
Gurutzifikatuaren itzala
Sinadura:
Joakin Balentzia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Balentzia, Joakin

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
35

         (Aurtengo egun batean gudari baten errautsak haizera jaurtiki zituzten

 itsasoaren ardian. Azkenik, pentsatu nuen, zerbait arras sakon aldatzen ari da

 Euskal Herrian. Gudari eta keinu horren oroitzez poesia hau).

 

Gurutzifikatuaren itzala

 

Joakin Balenzia

 

 Luzeegia da, astuna,

 kristauek beraiek

 ezin omen dute jasan

 hainbeste zama;

 eguzkipean paratzerakoan

 gurutzearen gerizak jarraikitzen gaitu,

 hegazti ilun eta mehatxagarri horrek.

 

         Umiliazio haundi baten historia,

 garrasiak harrien artean,

 urre eta miseria,

 ezin da onartu hainbeste oinaze

 arrazoiaren zapalkuntza bezala,

 malkoak begietan, gurutzadak,

 esklabutasuna,

 Ama Birgina, usoa

 beheko zorigabetasuna

 deuseztarako.

 

         Zitalkeria salatzen dut gaur,

 gizakiaren alde;

 itsasoa, belardiak,

 oinak eta bihotza

 dira jainkoak.

 Jainkosa da andrea

 Eta gizakien gainetik inor ez.

 Harea, lur idorra,

 bide mugaezinak

 herriak elkartzeko.

 Eta euskal gauean sorginak.

 

 


inprimatu