inprimatu
Maitasuna ez da maitatua
Izenburua:
Maitasuna ez da maitatua
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoña)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
243-244

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maitasuna ez da maitatua

 

Loramendi

 

 Udazkena zan. Odol tantozko

 ezti-margoa

 eguzki-galduk zixurin.

 Ibar-gangarrak doi-doi bekozten...

 Arrats-giroa

 atsegiñaren atsegin

 Sartalde-goian izpi trinkoak

 jolas zegiten.

 Ibai-ertzetan sorgin-ardoak

 ditu moxkortzen

 sasi-ama ta xulufrin.

 Muñoan ziarduten aspaldi poxpoliñak;

 baratzean txoriak txirri-otska lertzen.

 Ostendu zan euzkia, «urrezko talo ederra!»

 lurriñez sagardia zuela estaltzen.

 Ta amilka daror mendi-kolkotik

 itur-aria:

 basauntzen mama gozoa.

 Untzak lanbrotuz iges dirudi

 suge lodia...

 gorde-ageriz lepoa.

 Ta abeska poil-poil, zurrunbilotsu,

 mur-mur ta zotin,

 bere betiko leloa,

 Astintzen ditu sarats itunak

 ¡ta arindu ezin

 negarka zegon xoxoa!

 Txioka dabil xoxo mindua

 adarrik-adar:

 zerbait zekusan sasian...;

 lotan zetzala pizti zarren bat

 narraska zear,

 lapurki sartu kabian.

 Ega motxean minduki dagi

 pir-pir samiñak,

 kulunka sarats-gerrian.

 Iruntsi naian badabiltz nunbait

 pizti muskiñak...,

 badakus zerbait azpian.

 Maitasuna gañezka naigabea toutorka

 ara or Asistarra, Goi-gotzon galdua.

 Sukarretan biotza, urraturik bularra,

 zauriak gori-gori, ai! odolustua...

 «Ene! nere Jaun Ona!-oyu aundiz ziotzan-

 ene! maitasuna iñon ez da maitatua!»

 Xamurtu zuten xoxo-amaren

 pio zorrotzak;

 biozti urbil zitzaion...

 «¿Zer dek negarka, xoxo ansia?

 ¿Jarrai mirotzak?...

 Ator niganontz»-zesaion.

 «¿Kabi barrendik etsai maltzurrak

 atera al aute?...»

 -berriro galdetu zion.-

 Esku ertzera ¡parra!... egatuz

 kiñuak tarte,

 baietz, baietz!... zerantzuion.

 «Egia diok, beraz-orrazturik ziotsan-

 Ire lagun nauk, bada. ¿Norantz dek kabia?»

 ¡Purrust!... ega batean sasi-pean sarturik

 adierazi zion nun zegon etsai.

 ¡Ura etsai!... So dagi aruntz

 ¡ta arri biurtu!:

 kabian suge zitala!

 Ume tartean biribildurik

 guzien buru,

 zai zeukan kankar zabala.

 Amorru biziz odol-usmoka

 zegien garaiz,

 limurtuz larru azala,

 «¡Suge azala, suge anaia!,

 ¿nolaz ari aiz

 itotzen ume makala?»

 Eldu zion lepotik, sumindurik Prantziskok,

 astindu zuan zumez, urratuz eztena.

 Ta irristzda luzean, lerdea zeriola

 eskuta zan txistuka sasien barrena.

 Moko xabalik ume minberak

 jan eske zeuden:

 eldu zitzaien Prantzisko...

 Ta amari batez beatz-mamiaz

 eman zizkien

 igortzi leun ta jan naiko.

 Maitasuna gañezka, naigabea tontorka

 biurtu da negarrez Serapin mindua,

 «Ene! nere Jaun Ona!: suge gaiztoak nunai,

 ¡Maitasuna ez da-ta guztiz maitatua!»


inprimatu