inprimatu
Maitasuna ez da maitatua
Izenburua:
Maitasuna ez da maitatua
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
154.zk.
Orrialdea:
148

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maitasuna ez da maitatua

 

Loramendi

 

 Udazkena zan. Odol tantozko

 ezti-margoa

 eguzki-galdak zixurin.

 Iban-gangarrak doi-doi bekozten...

 Arrats-giroa

 atsegiņaren atsegin

 Sartalde-goian izpi ttinkoak

 jolas zegiten.

 Ibai-ertzetan sorgin-ardoak

 ditu moxkortzen

 sasi-ama ta xulufrin.

 Muņoan ziarduten aspaldi poxpoliņak;

 baratzean txoriak txrri-otska lertzen.

 Ostendu zan euzkia, Ģurrezko talo ederra!ģ

 lurriņez sagardia zuela estaltzen.

 Ta amilka daror mendi-kolkotik

 itur-aria:

 basauntzen mama gozoa.

 Untzak lanbrotuz iges dirudi

 suge lodia...

 Borde-ageriz lepoa.

 Ta abeska poil-poil, zurrunbilotsu,

 mur-mur ta zotin,

 bere betiko leloa,

 Astintzen ditu sarats itunak

 ­ta arindu ezin

 negarka zegon xoxoa!

 Txioka dabil xoxo mindua

 adarrik adar:

 zerbait zekusan sasian...;

 lotan zetzala pizti zarren bat

 narraska zear,

 lapurki sartu kabian.

 Ega motxean minduki dagi

 pir-pir samiņak,

 kulunka sarats-gerrian.

 Iruntsi naian badabiltz nunbait

 pizti muskiņak...,

 badakus zerbait azpian.

 Maitasuna gaņezka naigabea tontorka

 ara or Asistarra, Goi-gotzon galdua.

 Sukarretan biotza, urraturik bularra,

 zauriak gori-gori, ai! odolustua...

 ĢEne! nere jaun Ona! -oyu aundiz ziotzan-

 ene! maitasuna iņon ez da maitatua!ģ

 Xamurtu zuten xoxo-amaren

 pio zorrotzak;

 biozti urbil zitzaion...

 Ģ¨Zer dek negarka, xoxo anaia?

 ¨Jarrai mirotzak?...

 Ator niganontzģ-zesaion.

 Ģ¨Kabi barrendik etsai maltzurrak

 atera al aute?...ģ

 -berriro galdetu zion.-

 Esku ertzera ­parra!... egatuz

 kiņuak tarte,

 baietz, baietz!... zerantzuion.

 ĢEgia diok, beraz -orrazturik ziotsan-

 Ire lagun nauk, bada. ¨Noruntz dek kabia?ģ

 ­Purrust!... ega batean sasi-pean sarturik

 adierazi zion nun zegon etsai.

 Ura etsai!... So dagi aruntz

 ­ta arri biurtu!:

 kabian suge zitala!

 Ume tartean biribildurik

 guzien buru,

 zai zeukan kankar zabala.

 Amorru biziz odol-usmoka

 zegoen garaiz,

 limurtuz larru azala,

 Ģ­Suge anaia, suge anaia!,

 ¨nolaz ari aiz

 itotzen ume makala?ģ

 Eldu zion lepotik, sumindurik Prantziskok,

 astindu zuan zumez, urratuz eztena.

 Ta irristada luzean, lerdea zeriola

 eskuta zan txistuka sasian barrena.

 Moko xabalik ume minberak

 jan eske zeuden:

 eldu zitzaien Prantzisko...

 Ta amari baten beatz-mamiaz

 eman zizkien

 igortzi leun ta jan naiko.

 Maitasuna gaņezka, naigabea tontorka

 biurtu da negarrez Serapin mindua,

 ĢEne! nere jaun Ona!: suge gaiztoak nunai,

 ­Maitasuna ez da-ta guztiz maitatua!ģ

 


inprimatu