inprimatu
Jaungoiko guztiak ukatzen dituen...
Izenburua:
Jaungoiko guztiak ukatzen dituen...
Sinadura:
Amaia Lasa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lasa Alegria, Amaia

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
25

 

Amaia Lasa

 

 Jaungoiko guztiak ukatzen dituen

 emakume bat naiz.

 Atzo,

 zeruko jaungoikoa ukatzen nuen,

 gero infernukoa, eta

 gaur,

 lurreko jaungoikoa ukatzen dut.

 

 Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.

 

 Atzo,

 zeruko pekataria nintzen,

 gero

 infernuko, eta

 gaur,

 lurreko pekataria naiz.

 

 Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz.

                                                       ("Poema Bilduma", 1.971)

 

 


inprimatu