inprimatu
Landaretxo ameslari!..
Izenburua:
Landaretxo ameslari!..
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
150.zk.
Orrialdea:
86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Landaretxo ameslari!..

 

Loramendi

 

 Lorategiko lili txurien aizpa oztiņak

 laztandu zuten landaretxoa erne zedin

 ernemin beroz eman zizkion udaberriak

 orrian ainbat urrin zerien lore-pinpin.

 

 Orriak ainbat usai gozozko lore-pinpiņak

 margo bikaiņez jantzi zizkion uztargiak;

 t'egun urratzez mendi gaņetik laztan epelaz

 zabal zizkion pipil xamurrak eguzkiak.

 

 Zabal zizkion leņuru batez pipil-orriak...

 Dirdir zegiten lore-kolkoak intz-tantoaz...

 gira ta bira pinpilipauxa jostalariak

 loretik lore liluratuak pozik doaz.

 

 Zoratu dira pinpilipauxa margolariak...

 Dantzan ari da euskal-zozoa txotx batean.

 Burrun biziaz leyar xakona txukun mizturik

 erle politak erdi-gordeta orri-pean.

 

 Urrin darie, urrin gozoa lore-kolkoak,

 laztan damaie aire ariņak jostalari...

 ­Ta ibai-ertzean pozkaien mende zama joriaz

 landaretxoak egunik egun amets dagi!...

 

 Zama joriaz landaretxoak

 landaretxoak amets dagi:

 ĢEdertasunak jabetzat naute,

 lorategiko nagusi niģ

 

 ­Landaretxoa, landaretxoa!

 zure ametsak... Amets zoroa!...

 ¨Nolatan zure amets-gezurra?...

 ¨Ez al dakizu azken-adurra?...

 

 ­Landaretxoa, landaretxoa!

 zure ametsak... Amets zoroa!!.

 

 Esnatu zaitez alik lasterren

 odei azuna eldu baņo len...

 esnatu garaiz gaxoa!...

 

 Barrendu zazu sakon sustrayak,

 sendotu laixter lore orriak...

 indartu zaitez naikoa!

 

 Entzun nuen ai! tontor ostean

 ortots zorrotz bat tximist tartean

 eraso beltzen orroa...

 

 Esnatu zaitez, esnatu, arren!

 ekaitz gaiztoa eldu baņo len!...

 ­­Esnatu garaiz gaxoa!!.

 

 Orain ¨zer dakust?... ­Zugaitz ezurra!...

 ­Lorien ordez... orri zimurra!...

 Adar-ertzetan txinagorra!...

 

 Nigan ¨zer dakust?... Odei mingotza!..

 ­Naigabe latzen arantz zorrotza!...

 ­­Au, bai, esnatze gogorra!!.

 


inprimatu