inprimatu
Marianne Moore (1877-1972). Ehun urte Missouriko poetisaren hitzek
Izenburua:
Marianne Moore (1877-1972). Ehun urte Missouriko poetisaren hitzek
Sinadura:
Marianne Moore
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Miguel Angel Elkoroberezibar)
Egilea(k):
Moore, Marianne
Miguel Angel Elkoroberezibar

Argitalpena:
Enseiucarrean.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
85-91

Marianne Moore

(1887 - 1972)

Ehun urte Missouriko poetisaren hitzek

 

M.A. Elkoroberezibar

 

 MarianneMooreren bizimoduak ez zirudien, azaletik begiratuta behintzat, emakume

 modernoarena, XIX. mendekoarenaren itxura guztia zeukan. Bizitza paketsu bat

 oso zeraman eta ez zen inoiz ezkontzera heldu bere ama eta nebaren konpainia

 nahikoak zituen. Baina bazuen, bestalde, arma ezkutu bat, bere poesia alegia,

 modernismo erradikalez osatutako ganibet zorrotza. Mariannen asmamen bortitz

 hau bere garaiko idazleei arras atsegin zitzaien, ondorengo Robert Lowell,

 Randall Jarrell eta Richard Wildburrek behin baino gehiagotan aitortuko zuten

 bezala, idazlesa horren eragin indartsuaz blai zeudelarik. Bere aitzindari

 Emily Dickinsonek egin zuen eran, Mariannek ere "emakumean ezarritako ohizko

 lekua" espazio aske batetan aldatu zuen, baina —E. Dickinsonek ez zuen

 honelakorik egin— benetako profesional bat bihurtuz, sarritan bere poemak

 argitaratu eta inguruko artista eta mugimenduekin harremanetan egonik.

 Mariannen poesiari buruzko teoria edota ideia honakoa zen: nahiz eta poemak

 errealitatetik sortzen ziren, poesiak mundua, honen baitako forma oro erabiliz,

 birsortu beharko zukeen: poemak "balizko lorategiak apo errealekin haietan"

 ziren.

         Kirkwooden, Missourin, jaio zen, St. Louiseko hiringuruan. Haur bat

 zelarik aitak familia abandonatu egin zuen eta Carlislera joan behar izan

 zuten, non amak irakasle lanetan seme-alabak mantentzen zituen. Carlisleko

 United States Indian Schoolean hasi zen bere lehen poemak eskribatzen, eta

 "Egoist" (Ezra Poundek ere parte hartzen zuen aldizkari ingelesa), "Poetry" eta

 "Others"en (William Carlos Williamsekin batera) so egin zituen bere lanaren

 lehenengo fruituak, poesi landare dotore eta emankorrak. 1915 eta 1916.

 urteetan gertatzen zen hau, eta aldizkari hauen ateetatik abangoardia eta

 modernismoaren mundura oso osoan sartu zen.

         Poemak idaztean gogor ekin zion, eta Poems deitutako poema bilduma

 1921.ean kaleratu zuen eta Observations 1924.ean. Editore bezala ere lan egin

 zuen, "Dial" aldizkarian hain zuzen, 1925.etik 1929.era, huraxe desagertu zen

 arte. Bere artikulu eta editoriale eritziak errespetu handiz onartuak izaten

 ziren, ez ordea Mariannek dotoretasuna eta deduari ematen zien lehentasuna

 sexuaren egiazko azalpenen aurrean. Hart Crane eta James Joyce izan ziren

 jokaera hori gehien kritikatu zutenak.

         1935.ean plazaratutako Selected Poems-ekin, Marianne Moorek poesiaren

 forma arduratsu aztertuko du, hizkuntza eta zehaztasunari izugarrizko

 garrantzia emanez, hori dela eta askotan gal neutralak erabiliko ditu,

 animaliak adibidez. II. Mundu-Gerrarekin Mariannen poesiaren dotoretasunak eta

 ondo esanak pasio eta grinari utziko dio lekua.

         Marianne Moorek Bollingen, National Book, eta Pulitzer sariak 1951.ean

 bere Collected Poems liburuarekin eskuratu zituenetik ez zuen ezer berri

 askorik konposatu, eta urteetan zehar idatzitakoak bildu, berrikusi eta

 aukeratzen saiatu zen; bilketa eta aukeraketa hauen ondorio 1967. urtean

 argitaratutako Complete Poems liburua da. Handik bost urtetara Heriok eraman

 zuen alosien erreinura.

         Beste modernistek bezala Marianne Moorek tradizioa hautsi nahi izan

 zuen, bide berriak irekiz, baina ez zuen inoiz bere burua gizarte baten gidari

 gisa ikusi, ez zuen nahi bere poesia aldaketen islada izaterik, ez zuen inolako

 misiorik aurrera eraman beharrik. Hitza utzi zuen lorategietan eta apoek

 errezitatzen ikasi zuten.

 

Poems (1921)

 

 Niri ere gaitzi zait hori: badira garrantzitsuak diren gauzak

 engainu guzti hauengandik urrun.

 Benetako mesprezu batez hura irakurtzerakoan, nolabait

 inork aurkitzen du hantxe

 berezitasunarentzat lekune bat behintzat.

 Estutu dezaketen eskuak, zabaldu

 daitezkeen begiak, altxatu daitekeen ilea

 beharrik izan ezkero, gauza hauek garrantzitsuak dira,

 

 ez zundaldi nagusian ulerkuntza gainean ezar liezaiokeelako

 eurak baliagarriak

 direlako baizik. Berezitasun urrikoak bihurtzen diren eran

 ulergaitzak gertatzerakoan

 berdina erran daiteke guztiongatik,

 ez dugula miresten

 ulertzen ez duguna xaguxarra

 hankaz gora edota janari bila,

 

 elefanteak bultzaka, zaldi basati bat zabunka, otso nekaezin bat

 zuhaitz baten azpian,

 kritikari mugiezinak bere larrua astintzen

 arkakuso bat sentitzen duen zaldiak bezala,

 beisbolzalea, estadistikoa

 batek ere ez du balio

 'negozio dokumentuak eta eskola liburuak'

 

 baztertzeko fenomeno guzti hauek dira garrantzitsuak.

 Batek bereizi behar du,

 nolabait poeta erdiak gorentasunera narraztaka eramandakoan, ondorioa ez da

 poesia

 gure arteko poetak ere ezin dira oraingoz

 'irudipenaren

 literalistak' izan

 ezertasun eta huskeriaren gainetik, eta

 

 aurkez        daitezke ikergorako balizko lorategiak apo errealekin haietan

 ukanen ditugu

 bertan. Bitartean, askatzen baduzu, alde batetik,

 poesiaren materiale zakarra

 bere zakartasun osoan

 eta, bestalde, berezia dena,

 orduan bai poesiaz interesatuta zaudela.

 

Iragana da oraina

 

 Kanpo ekintza jaiskorra bada

 eta errima zaharkitua,

 zugana bueltatuko naiz,

 Habakkuk, gutxi dela aldi batetan XYk, errima

 gabeko bertsoaz mintzatzen ari zenean,

 hori egitera zipi egin zidan bezala.

 Gizon honek zioen — bere hitz berdinak

 errepikatzen ditudala uste dut:

 "Poesia hebraitarra

 zentzutasun mota nagusi batez eginiko prosa da". Extasiak

 okasioa sortu eta paradak mugatzen du forma.

 

                                                       —Selected Poems (1935) —

 

 


inprimatu