inprimatu
Lodinowskyrenak
Izenburua:
Lodinowskyrenak
Sinadura:
Lodinowsky
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lodinowsky

Argitalpena:
Txistu y Tamboliñ.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y cría cuervos y tendrás muchos
Orrialdea:
33-36

Lodinowskyrenak

 

Lodinowsky

 

 Maiz negar egin dut utzi nauzulako, maitasunari buruzko garaipenak negar egiten

 ospatzen ditut. F. Sherchinsky-k bezala, bere lagun minen bizkarretan malkoak

 isurtzen zituen afusilatu aurretik.

 

 Galdu dut bizitzeko ilusioa eta hasi besterik ez dut egin. Posible ote da dena

 galtzea? Esperantza hau ez dut inoiz galduko.

 

 Agustin ekonomilaria da, berak erraiten du giza gorputza ez dela perlektoa,

 ikusi nahi ez duzunean begiak ixten dituzula, baina entzumena atalagatu

 dezakeen mekanismorik ez dagoela. Era berean bi eta bi lau direla diogunean ere

 ez dakigu inork entzun gaituen.

 

 Eman diezaiegun arrazoi guztia, eta biezagute arrazoirik gabe. Baina ezinezkoa

 da, geuk ere, arrazoirik ez dugunok, horretan arrazoia daukagu.

 

 Hain zen erromantikoa, hain maiteminduta zegoen ezen azkenean lortu zuen eho

 zezan, eta labanak bihotza zulatzen zion bitartean atsegin aurpegia ikus

 ziezaiokeen, ez maitasunak edo heriotzak sortutakoa, labanak berak emanikoa

 baizik.

 

                                 Poesia klonikoa

 

 Poesia hau beltza duzue

 eta beltza den ezkero edonork

 izkuta dezake bere burua,

 zuria izanda ere.

 Poesia hau amari dagokio

 baina edozein sasikumek eskuhar dezake

 intzestoari beldurrik izan gabe.

 Poesia hau hondora doa, nahiz eta eguzkirik ez ezagutu

 gauak sortutako hotsez bideratzen da.

 Poesia honek lurra maite du,

 luebana da, aluebana.

 

 Oroitzen naiz

 (oroitzeak dakarrez bilbeaz)

 zure aluaren arrailaz

 Jainkoaren saihetseko zauriaz

 eta urratzen ari zen tenpluaren oihalaz

 baina gaur zure alua

 josita dago nire kirtenarentzat

 Jainkoaren zauriari ez dario odolik

 eta tenpluan diskoteka berri bat zabaldu dute.

 

 Luma batez

 baliatzen zen idazteko

 urrezko luma punta zorrozduna

 baina eskutartean eutsi eta

 logureak eraginda lumaren gainean

 erori zitzaion burua

 eta lumak begia zeharkatuz

 burmuineraino iritsiz

 punto apartez hil nintzen.

 

 Abiada hartan heriotzera gindoazen

 200 kilometro orduko

 hormaren kontra

 burnien artetik

 odolez blai irten nintzen

 eta hemen nago

 oihu bat itxaroten.

 

 Nora zoaz lorazain madarikatua:

 sasiak has daitezela,

 adarrak bihur zaitzatela,

 eta itotzen zarelarik

 Lurra lantzea debekatuta

 dagoela

 kontutan har.

 

 Sekulako kuadroa pintatu ondoren

 artistak modeloa akabatzen zuen

 oroitarriak lehertzen

 zelaiak ureztatzen

 basoak kiskaltzen

 itsasontziak hondoratzen

 ibaiak pozointzen

 emaztegaiak urkatzen.

 Atxilotu aurretik bere burua

 pintatzen ari zen.

 

 Lehenengo etxe sailaren kaleak lore izenak

 Bigarren etxe sailaren kaleak hegaztien isenak

 Hirugarren etxe sailaren kaleak pertsona izenak

 Pertsona izenen kaleen artean zure izeneko kalea

 Zure izeneko kaleko etxeen artean zure etxea

 Zure etxearen ate ostean

 Loreen edo hegaztien kaleetan bizi nahi duen hori.

 

 Txanpino, ia, ia, ia

 nika, loa, loa, loa

 gibelur, din, din, din

 urre, txa, txa, txa

 on, ddo, ddo, ddo

 kopernik, usa, usa, usa

 kuf, etroa, eroa, hoa

 Ia lo nengoen

 guradina dantzatu eta

 kantatu ondoren

 baina usarioak

 kuleroak eranztea

 eskatzen zizun

 eta nik amanita hura

 jan behar izan nuen.

 Ito nahi gaituzue

 sakontasunez ohar gaitezen

 baina nori dagokio horren ardura?

 Guri, itoko garenoi

 ala zuei, sakonera emateko

 ura zikindu duguenoi?

 

 Eta gure bizitzak iraungo du

 azken oihartzuna entzun arte

 zeren argi guztiak amatatu baitira

 eta orduan ikusmena entzun egiten da

 titiak tontorra

 aluak ibaia

 kirtenak zubia

 haranetik oihartzunak gure ahoetara aguro datoz.

 

 Txori bat ikusi dut

 asfaltoan hilotzik.

 Zigarro papera zirudien.

 Gero katu bat ikusi dut

 eta hura ere zigarro papera.

 Duela gutxi istripu bat izan da

 kamioi batek zapalduta

 gizon bat datza hifotzik

 zigarro bat piztu dut

 eta ikusitakoa paperean idatziko dudala

 esan diot ertzainari.

 

 Bakardadearen misil honek

 zure bihotza lehertu nahi du

 inolako konpromezurik gabe

 nahi ez baduzu

 sekretuan enteratuko zara

 lehertu egin duela

 hor nonbaiten.

 

 Petirik hiru aldiz ukatu zuen

 Jesus

 oilarrak kantatu aitzin

 zu ez zara Petiri

 ez eta ni Jesus

 egun oilarrek ez dute kantatzen,

 baina dena den oraindik bitan

 bakarrik ukatu nauzu.

 

 Hemen datza

 ezbehar guztien irtenbidea

 irtenbide armatua

 armak behar ditugu

 armak

 eskoletako ateetan

 armak

 tabernetan

 elizan eta zinean

 armak

 ligatzeko

 narrua jotzeko

 armak erditzeko.

 

 Milak mutila dauka, eta Idoiak ere, eta Olatzek, eta Yolandak,

 eta... ni negu-min hau pasatzeko

 zuek zaituztet

 elurra baino hotzago

 gaua baino ilunago

 izarrak baino urrutiago

 nork esango zukeen nire potroak

 meteorito bi direla?

 

Hara gu

 

 Gogoratzen dut heldu zinetela,

 pasaporteak

 ditiburuetako esneaz zigilatuz.

 

 Baina isilpean, ez aipatu dirurik.

 

 Gogoratzen dut lan egin zenutela

 haragi plastifikatuen fabrikan.

 

 Baina isilpean, ez aipatu dirurik.

 

 Gogoratzen dut herritik bota zintuztetela.

 Baina isilpean, ez esan inori

 puta batzu ginela

 larrua jo ostean

 gure herriko kantak xuxurlatzen genituen.

 

 


inprimatu