inprimatu
Eskizo
Izenburua:
Eskizo
Sinadura:
Xu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xu

Argitalpena:
Txistu y Tamboliñ.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y cría cuervos y tendrás muchos
Orrialdea:
32

Eskizo

 

Xu

 

 Xakejokaldi bat egin dut neure buruaren kontra. Zuriek gogor eraso diete

 beltzei. Bi aldeetan izan dira galerak, baina erregina beltzarana amarru

 korapilotsu batean erori den arte ez da jokoa erabaki. Nekez, baina neuk

 irabazi dut. Nire aurkariak diosta hori ez dela egia, umore onez nagoenetan

 beti uste dudala neurea dela garaipena. Baina nire susmoa dut, goibel

 datorrenetan galtzen ez dakielako, nigan jartzen dituela bere obsesioak. Joko

 ona eta umorea nahastea ez zait serioa iruditzen, beraz, proposamen bat egin

 diot: txo, zergatik ez diagu jokaldia errusiar erruletara erabakitzen?

         Irribarre egin dit.

 

 


inprimatu