inprimatu
Biziko bagina
Izenburua:
Biziko bagina
Sinadura:
Fermin Eguren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berrizbeitia, Luis

Argitalpena:
Txistu y Tamboliñ.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y vosotros los vascos, ¿qué quereis?
Orrialdea:
62

Biziko bagina

 

Fermin Eguren

 

 Non dago lehengo bertsoen giharra

 lehengo begien zoharra

 non dago lehengo haritzen tantaia

 lehengo bihotzen alaia

 non dago lehengo oilarren gandorra

 lehengo zaldunen haidorra

 non dago lehengo ezpaten distira

 lehengo arnoen bizia

 non dago lehengo hodeien euria

 lehengo ekien goria

 non dago lehengo gizonen fedea

 lehengo oihanen ferdea

 non dago lehengo sugeen edena

 lehengo ibaien gardena

 non dago guzti hori

 edota nork ditu hoiek egundaino ikusi?

 Lehengoek ere bazuten lehenago bat

 gure orain beti txarrak haiek edertzen daki.

 Gerokoek eginen dute gutaz amets

 ai biziko bagina haiek bagina legez.

 

 


inprimatu