inprimatu
Giorgio Baffo-ren zazpi soneto
Izenburua:
Giorgio Baffo-ren zazpi soneto
Sinadura:
Omar Nabarro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jimenez, Edorta

Argitalpena:
Txistu y Tamboliñ.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido
Orrialdea:
40-42

 

Giorgio Baffo-ren zazpi soneto

Omar Nabarro

 

 Documenti por ben fottere

 

 Senti ezan lehertzear kuttuna,

 Senti betetzen hire arraildura.

 Emaidan ahora mihia, ze hestura,

 mosuetan ez izan hain zentzuna.

 

 Har dena, egin nazan habiduna,

 Besteekin badakit ez din ardura,

 Ez ezan nirekin gorde itxura,

 Ikas ezan mugitzen eraztuna.

 

 Igo ipurdia arin, laztana, dzanga!

 Bil et'egin jauzi ene tesoroa,

 Besarka nazan eztiki, urdanga.

 

 Bai kuttuna, hiltzear naiz, Jainkoa,

 Titia, ipurdia, nahiz min emanda,

 Hator, hator, enea, isuriz noa.

 

 Conoce l'esistenza guando fotte

 

 Bakarrik munduan neu buruarekin,

 Eta nitaz kanpo ezer ez dala

 Dudan burutapen eder hutsala,

 Horretara ezerk ez daragit min;

 

 Bizitza niretzar jai amaitezin,

 Kanpoan ez bait da ezer, hala,

 Adimena nahasten, lainoak bezala,

 Neuk bait dakit galderantzuten arin.

 

 Zihurtasunik ez ezertaz, ez Jinkoaz,

 Zerurik, lurrik, beste lekukorik

 Neu izan ezik badenentz, ez zutaz.

 

 Beti gogoetan batetan ezik,

 Badakizu noiz sinesten biotaz?

 Herbia aluan dudala sarturik.

 

 El mondo bello

 

 Mundu ederra liteke aidanez,

 Damaren bat zeharkatzen erruta,

 Nornahi izanda, ezkondua zein puta,

 Eta gonapera esku arinez.

 

 Legea baledi bertan esanez

 Nornahiri nahi dionak ihurtzi fruita,

 Mihiz zein zein osorik berdela sartuta,

 Ez zezan ezer oztopo eginez.

 

 Orduan zinez ederra mundua,

 Alua aurkituta, asetasuna

 Txoriari luzatuta eskua.

 

 "Urrearo" itzuliz, nagitasuna;

 Desadan nahastu barik aholkua,

 Gorriak jasanen, etorkizuna.

 

 Gusto del sborar in bocca

 

 Zenbai jarreretan dut probatu

 Txortan, anderea hankazabalik:

 Neu bere bilo gainean bildurik

 Zein berak neu eginik zamalkatu;

 

 Zenbaitetan ipurdian sartuta,

 Non jan kale horretan baino hoberik;

 Inoiz, halako herriak ohiturik,

 Bere hankak lepoan hiltzatuta;

 

 Zutik bilutsik, jantzita ohean,

 Lau hankatan jarriz katuarena,

 Pasada egin diot titietan;

 

 Baina atseginik zoragarriena,

 Bera bait dut estimu gorenean,

 ahoturik duela buztena.

 

 Gusti bramai dall'autore

 

 Ene ohorez nahi neuke zazpi andere,

 denak biluzirik gela inguruan:

 Bat gura neuke milizka ipurdian,

 Zakila ahoratutako bat ere.

 

 Beste bik ohantza lizunez hete,

 bilutsik jostaka elkarrenean,

 jario eraziz gogoz eragitean,

 Besoak apurtu neuk ohartzeke.

 

 Beste parea lurrean etzanda,

 txortan egiteko oinez, noiz behinka,

 edo ihurtzeko pikua, aintzat txanda;

 

 Nahiz'ta azkena ez izan apika,

 zazpigarrenari, tortola janda,

 larrutan egin, sudur-ipurdika.

 

 Per la prigionia del N.H. Marcello

 

 Pentsatuz gero Martzel gizajoaz,

 Txakurra legez ziegan sartuta,

 Kaka darit galtzetan larrituta

 Neu naizela bertan figuratuz.

 

 Berarengana jagoleak doaz,

 Doi ematera jateko ustelduta.

 Berriz bihar maratila kenduta,

 Egun berria betiko doluaz.

 

 Ez dan han ez surik ez argirik, luzeena

 Izan arren gaua ilun itzaletan,

 Laguntasun bakarra saguena.

 

 Dena isilik zirgilo kirrinketan;

 Baina horko basakeria hitsena,

 Ez dela sekula egiten txortan.

 

 El mondo a modo dell'autore

 

 Neuk egin beharrez gero ludia,

 Hara zelan gura neukeen egina:

 Beroa izatea beti arma,

 Osotasunean beti ilargia;

 

 Euri barik lur emankor joria,

 Nonahi mila fruituren ernamuina,

 Oskarbi, bare beti itsas urdina,

 Ez preso abererik, deus ez piztia,

 

 Gizakiok, ondare eta osasuna,

 ez zedin inongo lapurretarik,

 bost axola guri etorkizuna;

 

 Emandako guztiaren gainetik,

 jende guztia herbi gogorduna,

 noiznahi, nonahirekin zezan jotzerik.

 

 


inprimatu