inprimatu
Guztiz ederra
Izenburua:
Guztiz ederra
Sinadura:
Arana Ezpeleta, Juan (Loramendi, Bedoņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
[144].zk.
Orrialdea:
181-182

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Guztiz ederra

 

Loramendi

 

 Gau-erdia zan... Ezeren txintik

 etzan entzuten, noizka bakarrik

 pizti gautarren ulua...

 Itto zituzten baztar guziak

 illunpe lodi, nazkagarriak.

 ­Beldur damaidan ordua!

 Kezka beltzaren osin aundia

 zirudin ziņez erri-aldia

 nagiz korapillatua...

 Argi motelak dirdir zegiten...,

 sapai neurgean aldiz zematen

 ontzaren begi galdua...

 Ta ilunpe orren egadapean

 gogo gaxo bat ilar-gaņean

 zegoan loak artua.

 Aldi, aldizka geldi, zetorren

 mendi-ostean negar zerien

 ezkillatxoen soņua...

 ­Goit-ots garbia, goit-ots leguna,

 ezkilatxoen eztitasuna!...

 ­Esnatu zuten gogua!...

 Ordu berean jetxi zitzaion

 anitz biziro argi zerion

 Jaunaren goiaingerua...

 Mugitu zuen esku ariņez...

 Ezarri zion ezpain oztiņez

 laztan sendo ta estua...

 Ta aurkeztu zion lili txuria,

 bere onaren antz-irudia,

 aukeraz Jaunak sortua.

 

 Gogoak: (Arriturik bezela)

 

 ¨Nor zaitut, gaztetxoa, nor, zoragarria?...

 ¨Zeņen bila zatozkit?... ¨Zein da zure naia,

 oņetik bururaņo zilarrez jantzia?...

 ¨Nora zoaz, gaztea, nora ain zolia?...

 

 Goiangeruak: (Zaleki)

 

 ­Atoz, atoz lenbailen; atozkit, gaxoa!...

 ­Donokitik dakartzut gaur berri gozoa!...

 ­Atoz!... Alaitu zaitez... ­Igitu, gogoa!...

 ­Ara zuri begira goian Isartxoa!!...

 

 Gogoak:

 

 ¨Zer diozu, gaztea, zer, nere kutuna?...

 ­Begira zeņen beltza or illuntasuna!...

 

 Goiaingeruak:

 

 ­Pizkortu zaitez laister!... ­Astindu losuna!..

 ­Nekin daramat beti nik argitasuna!...

 

 Ego liraiņez estali zuen

 azkenik gogoa,

 ta gaindu zuten ega luzean

 mendiren lepoa.

 

 Gogoak (Tontorrean) (Orpo puntetan Izarrari begira)

 

 Zeņen aratza, zeņen txuria

 ­Izartxoaren dirdira!...

 Zeņen maiteki begiratzen dit

 zeru ortatik ludira!...

 

 Goiaingeruak:

 

 Laztandu nairik zugana datoz

 Izartxoaren izpiak.

 Dirdir dagizu... Lilluratuak

 damaie zure niniak.

 

 Gogoak:

 

 ­Izar ederra, zoragarria,

 biotz erien zoruna!...

 

 Goiaingeruak:

 

 ­Geitu zazula zure goraltza

 ziņez zaio-ta leguna!...

 

 (Biak aldizka abesten dute ĢTota pulchra esģ

 

 Gogoak:

 

 ĢGuztiz Ederra zera Maria.

 

 Goiaingeruak:

 

 Guztiz Ederra, sortzez garbia.

 

 Gogoak:

 

 Zu zera Jerusalengo ospea.

 

 Goiaingeruak:

 

 Zu, Israeleko pozkillea.

 

 Gogoak:

 

 Zu, gure errien omen osoa.

 

 Goiaingeruak:

 

 Zu, obendien bitartekoa.

 

 Gogoak:

 

 ­O Maria!

 

 Goiaingeruak:

 

 ­Birjin oarkorra!

 

 Gogoak:

 

 ­O Maria!

 

 Goiaingeruak:

 

 ­Ama Errukorra!ģ

 


inprimatu