inprimatu
Behin baten bazan tangaka bat...
Izenburua:
Behin baten bazan tangaka bat...
Sinadura:
I.B.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
I.B.M.

Argitalpena:
Txistu y Tamboliñ.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido
Orrialdea:
38

 

I.B.M.

 

 Behin baten bazan tangaka bat. Zerutik jeusi zan ehundaka zatitxotan apurtu

 arte harri lau baten ganien. Prezisamente haintxe onduen, arbolapien, amama

 Frantziska euen eta segunduen milegarren zatiyaz be jabetzeko begiradiaz ikusi

 aben dana. Geuza bat otu yakon orduen eta esaben altuen: "zer izen ete da hori?

 tangaka bat gero ehun zati ein dana, ala ehun tanga, batute etorri dienak

 harriyaz topo ein arte eta gero bakotza bere aldetik juen?" Eta justo hoixe

 pentsetan ebilela aittitte Manuel paseu zan handixik eta entzun be eiaben.

 Eurrera juen zan barreka eta pentseu aben: "ze letxe ardure ete deu tangaka bat

 izan dan zatitu dana ala batute datozan asho dien, tangakak bardin jeusiko

 badie, bata zein bestie izen? Ezta horreittik euriye aldatuko. Zetako emon

 hainbeste buelta geuzai?" Eta beste agure zahar bataz alkartu zan eta dana

 konteu. Honek sorbaldie jaso eta alde eiaben bestie konturetu barik

 irribarretxo bataz eta arbolapetik pasetan eioiela marramarra hasi zan: "egiye

 da tangakie osue izen zatitzen dana zein asko izen batute datozenak bardin dala

 ze tangakak eztie aldatuko. Baina baitte egiye da hori egiye izen ala izen ez

 be bardin dala. Zeeittik emotutzo horrenbeste buelta geuza bati 'zetako emon

 hainbeste buelta geuzai?' esaten deuenak? Azken batez zulo berien jeusten da."

         Hoixe guztiyoi aittu aben Ricarditok arbolatik bajatzen eioela ze

 prezisamentien Rikardito zan arbolatik behera txise ein eta azkenengo tangakak

 astintzerakuen amarren ingurure bat bieldu abena. Honixek konklusinuok etara

 abezan Rikarditok:

                 I. Txise eittie derrigorrezkue dala

                 II. Jentieittik barre eittie eztala hain derrigorrezkua (baina

 ondo deuela norbera izen ezkero barre eitten deuena)

                 III. Pentsetie eztala hain derrigorrezkue.

         Eta Rikarditok sabiyotzat hartu abien handik urte gutxire desagertu ein

 zanerarte. Nora juen zan Rikardito? Zer dala ta? Zer topeuaben? Zer ordu da?

 

 Behin batean mutiltxo bat

 agertu zen argi bat zeramala.

 Galdetu zion aitita batek

 ea nondik irten zen argi

 hura. Mutiltxoak begiratu,

 argia amatatu eta erantzun

 zion: esaidazu zeuk

 orain non sartu den?

 

Milagritos Unbekue (IBM-n Koinetien amaginarrebien lehengusinie)

 

 Siloiaren gainean metxeroa, haria, beste metxeroa, lapitza, narru zati bat eta

 ditarea daude. Imagina egizuz. Imagina egizu ez zaizula gustatzen horrek siloi

 gainean egotea, amorratu egiten zaituztela eta niri kentzeko agindu didazula.

 Imagina kendu ditudala, jada siloiaren gainean ez dagoela ez metxeroa, ez

 haria, ez beste metxeroa, ez lapitza, ez narru zatirik, ez ditarea. Imagina.

         Pozik egon beharko zinateke!

 

 


inprimatu