inprimatu
Desirak
Izenburua:
Desirak
Sinadura:
F.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.E.

Argitalpena:
Txistu y Tamboliñ.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido
Orrialdea:
11

Desirak

 

F.E.

 

 Ilaun bat zelatu

 igon gainera eta hegoaizearen bufadaz

 munduak zeharkatu

 hori nahi izango huke.

 Gauaz, ilargiari begiratu

 haren orbainetan izaki trufosen

 formak ezagutu, haiei keinuak egin

 eta kafesnea hartutakoan

 bihotz lasairik ohera itzuli,

 hori nahi izango huke.

 Eskimalen egonarriz

 hire bihotzeko zulo gaitzen aurrean

 eseri, eta zaurietatik

 maitasun ametsak nola ixurtzen zaizkikan

 begiratu ixil-ixila,

 horixe nahi izango huke.

 Txantxarra desterraturik legokeen

 mundu batetan bizi nahiko huke,

 eta estultizia, eta begirakun zeharrak,

 axota guztiek amandre ipuin durduzagarriak

 izkribatzen baino ez lekiketen mundu batetan,

 hainbeste ardura alperreko

 eta hainbeste expediente izoztu ezagut ez zezan

 mundu batetan.

 Hitzak azpildurarik gabeko brusak

 izan litezen mundu batetan, denok jazteko,

 elur pellak haurren eskuetan sekulan urtu ez litezen

 munduan

 dena bailitzateke punpaka dostakin alegera bat.

 Nahi izatez

 matematikako prolemak galerazita nahiko hituzke

 (bai eta beste andanaño bat ere)

 agureak atsoen ixilik katxabekin makil dantzan ikustea

 gaueko karrakaldo deslaientzat xendera seinaleztatuak

 —izar hautsez—

 udaletxeek irri eroriak biltzeko zerbitzua antola lezateela

 egunkaria irakurtzean —oh!— galdu duzuna berreskuratzeko

 zikuina kanpandorregetuendako sindikatu puxanta

 Donibane gauetan txingarretara

 erori diren umekondo trauskilei erakusteko

 igela jauzkalari brigada azkar bat

 mentazko karamelu urteetan lezaketeenak iraun...

 Tajugabea arau.

 Ilaun bat zelatu

 munduak zeharkatu...

 

 


inprimatu