inprimatu
Gaur aretoan aspertzen nengoen eta...
Izenburua:
Gaur aretoan aspertzen nengoen eta...
Sinadura:
Eusebio Cesarea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Cesarea, Eusebio

Argitalpena:
Txistu y Tamboliń.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y Manolo hazte la cena solo
Orrialdea:
18

Eusebio Cesarea

 

 gauraretoan aspertzen nengoen eta siloiari begira, asperenka, mahaiari begira,

 alfonbrari begira, telefonoari begira, telefonoari begira, telefonoari begira,

 gelditu naiz. eta deitzen badut? eta deitu egin dut. sarritan egiten dut

 aspertuta nagoenean. jaungoikoari deitu diot: ieup, bizi haiz? esan dit, jertse

 hau non erosi dudan dotorea jersea eta ia melokotoi heldurik badaukadan berari

 emateko, bai, eman dizkiot eta bueeeno, agur, bai, bueno, agur, bai, agur, agur

 bai, gaur aretoan.

         gaur aretoan aspertzen nengoen eta siloiari begira, asperenka, mahaiari

 begira, alfonbrari begira, telefonoari begira, telefonoari begira, telefonoari

 begira gelditu naiz. deituko diot baten bati? eta deitu egin diot baten bati:

 "bai?... bai?..." ni ixilik. baten bat badago han. ni ixilik. "bai? ei! badago

 baten bat hor?" ez da posible eta eskegi egin dut. "badago bate" / klik... ez

 da posible baten bat hemen egotea. aspertzen nengoen.

         gaur aretoan aspertzen nengoen eta siloiari begira, asperenka, mahaiari

 begira, alfonbrari begira, telefonoari begira, telefonoari begira telefonoari

 begira gelditu naiz. eta deitzen banaiz? eta deitu egin naiz. lehenengoz egin

 dut hau tipirritaparra eta irremediablequi han gelditu naiz eternalqui

 telefonoa noiz hartuko dudan zain, siloiari begira

 

 


inprimatu