inprimatu
Close your eyes please...
Izenburua:
Close your eyes please...
Sinadura:
I.B.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
I.B.M.

Argitalpena:
Txistu y Tamboliń.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y Manolo hazte la cena solo
Orrialdea:
5

I.B.M.

 

     Close your eyes please.

 Beltz potola batek kantatzen duen

 Blues erromantikoaren estribiloa izan daiteke.

     Close your eyes please,

 eta biok bat bihurtu arte besarka nazazu...

 Edo eta izan daiteke freskagarri berri

 Eta, menta saporedunaren publizitate kanpaina

 Garestiaren esaldi nagusia:

     Close your eyes please,

 Eta dasta ezazu amazonetako euriak

 Lore basatietan zehar iraganez

 Harturiko sapore dibinoa!!

     Close your eyes please,

 Esan diezaioke ileapaindegian (pelukeria ohian)

 E.T.A. hitza entzutean arro jartzen den

 pelukerak berrogeitapiko urtedun etxekoandreari.

 Edo E.T.A. hitza entzutean amorratu egiten den

 pelukerak erromerian pentsatzen ari den

 neska lelatxoari (egia esan E.T.A.ren arazoak ez dauka zerikusirik)

     Cllose your eyes please,

 Eta frekiloa ebagitzen dion bitartean

 Eskuak begiak eta berbak arin erabiliz. Batez ere berbak

 Eta eskuak eta begiak. Ezdakitzenbatgarrenez

 Entzun behar du semeak eklipse de luna

 Edo de sol (oraindik ez baita kontalaria ados jarri) batean

 Zelan galdu zuen bista jaramonik ez egitearren

 Beti izan da nahiko okerra Iker

     Close your eyes please,

 Esango zion kondizu optikoak Ikerri

 Bi bider okerrak ziren begien diotriak

 Aztertzeko eta umearen begirada sakona

 Baino askoz laketago txakurrarena zitzaiolako.

     Close your eyes please

 Kuttuna! eta etxeko intimidade babestsuan

 Txakurrak ezer ulertu ez arren

 Musuaketahori onartzen zituen

 Ze egia esan optikoak ere ez zuen ulertzen

 Animalien fondogabeko begiradak zergatik

 Ematen zion plazer eta musugura.

     Eta Close your eyes please,

 Esan diezaioke poetak lektoreari

 Eta jaramonik egingo balio (lelo)

 Poema amaiera ezagunik ederrena litzateke

     Close your eyes please!

 

 


inprimatu