inprimatu
Hara...
Izenburua:
Hara...
Sinadura:
Didier de l'axie
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Didier de l'axie

Argitalpena:
Txistu y Tamboliņ.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y va, le mata, y vuelve
Orrialdea:
28

Didier de l'Axie

 

 Hara

 non hasi den

 poeta (edo).

         Norentzat?

         Ba... ez daki.

         ...eta zertarako?

         Ene berak baleki!

         (Baina gehien bat

         herriaren auspotzat

         dabilela uste dut.

         Herriaren auspotzat...)

 Hasi da, bai.

 okotz,

 lepo,

 eta

 txapel handidun

 gizonak gogoratzen,

 pagadi eta belardiak,

 godaina eta laiak.

 Leihotik begiratuz

         zaparro zorriztoak nahiņundik lapurretan

         eta emakume dotoreak poltzak besapean estuturik zirin zaran

         eta eroak ere noraezean mozkorren pare

         eta mozkorrak lurrean luze

         eta mutikoak beldurrez beraien albotik pasatzen

         eta kotxe tutadak

         eta txakur usaidun gizonak

         eta gizo usaidun txakurrak

         eta eskekoak eske

         eta gorbatadunak lau erriel nondik aterako

         eta jende bultzadak

         eta dena dendaz beterik

         eta gauez pizten diren argi koloretsuz ere

         eta emengalduak ahobeteko titiak eta laztan ustelak jaurtitzen

         eta kea

         eta kotxe tutadak

         eta jende bultzadak,

                 bultzadak,

                 tutadak,

                 kotxeen tutadak, kea, bultzadak, kotxeen bultzadak,

 kearentutadak, bultzaden keak, bulkebakta

         hemen bukatzen du bere lana

 

 


inprimatu