inprimatu
Tigrea...
Izenburua:
Tigrea...
Sinadura:
William Blake
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Mariquita eta Lucrecia)
Egilea(k):
Blake, William
Mariquita eta Lucrecia

Argitalpena:
Txistu y Tamboliń.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y va, le mata, y vuelve
Orrialdea:
16-17

William Blake

 

euskaratzaileak: Mariquita eta Lucrecia

 

         William XVIII. mendean jaiotako poeta inglesa dugu. Nahiz eta kontrako

 eritziak ere egon, poesia mistikoaren barruan koka genezake. Hala ere nahiko

 mistiko berezia da: heterodoxoa. Bere poesia "fina" da, nolabait esateko,

 sensiblea, batzutan ez hain edergarria eta aluzinantea. Hona hemen

 "Inozentziazko kantuak" deritzon bildumatik hiru poema.

 

                                     Tigrea

 

 Tigre! Tigre! su izarnatsua

 Gauaren oihanetan,

 Zein esku edo begi hilezinek

 Marratu ahal izan zuen zure simetria beldurgarria?

 

 Zein urruneko leizetzar edo zerutan

 Izeki zen zure begietako sua?

 Zein hegoz ausartu zen garatzen?

 Zein esku ausartu zen sua ebatzen?

 

 Eta zein lepok, & zein artek,

 Okertu ahal izan zituen zure bihotzeko zuntzak?

 Eta zure bihotza taupadaka hasi zenean

 Zein esku lazgarri? & zein oin lazgarri?

 

 Zein mailu? zein katea?

 Zein labetan zeuden zure garaunak?

 Zein ingude? Zein ukabil lazgarri?

 Ausartu zen terrore hilkorrak besarkatzen?

 

 Izarrek heuren geziak beherantza jaurtiki zituztenean,

 Eta zerua heuren malkoez busti

 Barrerik egin zuen bere lana ikustean?

 Bildotsa egin zuen harek egin zaitu?

 

 Tigre! Tigre! su izarniatsua

 Gauaren oihanetan,

 Zein esku edo begi hilezinek

 Ausartu zen zure simetria beldurgarria marratzen?

 

                             Ene larrosadi ederra

 

 Lore bat eskaini zidaten,

 Maiatzak egundo sortu ez zuen bezalakoa;

 Baina esan nuen "Larrosadi Eder bat daukat",

 Eta ez nion jaramonik egin lore gozoari.

 

 Gero ene Larrosadi Ederrera joan nintzen,

 Egunez eta gauez zaintzeko;

 Baina ene Larrosak zeloz bira eman zuen,

 Eta bere arantzak izan ziren nire gozamen bakarra.

 

                             Zuhaitz posoitsu bat

 

 Haserre nintzen nire lagunarekin:

 Nire sumina kontatu nion, nire sumina amaitu egin zen.

 Haserre nintzen nire etsaiarekin

 Ez nion kontatu, nire sumina hazi egin zen.

 

 Eta beldurrez garastatu nuen

 Gau & egun ene malkoekin;

 Eta irrifarrez eta azerikeri bigun

 Eta iruzurrez eguzkitu nuen.

 

 Eta hasi egin zen bai egunez bai gauez,

 Sagar dirdiratsu bat erditu zuen arte;

 Eta nire etsaiak dirdiratzen ikusi

 Eta nirea zela jakin zuen,

 

 Eta lorategitik lapurtu zidan

 Gauak poloa beilatua zuenean:

 Goizaldean atseginez ikusi nuen

 Nire etsaia zuhaizpean zetzala.

 

 


inprimatu