inprimatu
Udazken jasangaitz batetan
Izenburua:
Udazken jasangaitz batetan
Sinadura:
Morning
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Morning

Argitalpena:
Txistu y Tamboliń.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y va, le mata, y vuelve
Orrialdea:
11

Udazken jasangaitz batetan

 

Morning

 

 Lurrean finkatutako begirakada hezeak,

 lehorrik eta uhinei ihes egin gabe,

 lainoa pinudi beltzaren loa esnatuz

 algarada bizia, murmuro bihurtzen dute.

 Haize boladak zabaltzen du mundua

 bainan isiltasuna berriz hersterakoan

 zure eskuak pratikan patrikan sartuak

 gorantza begiratuz, ez zara oroitzen eta

 argitasun horiska filtratzen duen euria lanbro fina menperatuz,

 pauso arinak ematen euritik alde eginen duzu.

 Hire hitzak hegaz doaz

 haize boladak zabaltzen ditu lau haizeetara

 gure esperantza hobeak,

 eta esperantza hobeak,

 eta hementxe iraungo dugu,

 udaberria alaiz jantzi arte;

 gari helduz eginiko zure ile mehea

 mailukiz ezpainak eta aurpegia,

 udazken epelaren barrea.

 

 


inprimatu