inprimatu
Kontatu nizkinan gose eta egarriak...
Izenburua:
Kontatu nizkinan gose eta egarriak...
Sinadura:
Didier de l'axie
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Didier de l'axie

Argitalpena:
Txistu y Tamboliņ.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
y otras cosas de las Vascongadas
Orrialdea:
8

Didier de L'axie

 

                         Lehenengoz musukatu ninduenari

                         plazerraren ateetan jarri ninduelako...

                         (...ateetan, edariak ez bait du parkatzen)

 

 Kontatu nizkinan gose eta egarriak

 eta mozkorrak seksu-ezaren oinazea uxatzen didala konfesatu.

 Ez nizkinan kristonak kontatu, kristauonak bai ordea.

 

 Ustekabean espainak nireen kontra jarri hituen

 arnasa hartzearen tenplantza edo ez jakinez.

 Niri, aldiz, sahietsak ere dantzan.

 

 Hire mihin kariņosoak

 esturaz mutu nengoen frogatzea debekatu zidan.

 

 Batabestearen ahoak errekistatu genizkinanean

 mundu ordinarioari

 eta

 buru chanpanduari

 hirugarren mundu bat oparitu hidan.

 Zelebratu ninan, bada,

 ume inkontzienteen antzera bataio desiratua

 estimaren txistuaz.

 

 Poema iņuzente hau hutskeria dun hire mesedea ordaintzeko.

 Poema hobeak sor dizkinat,

 liburuak...

 eta musuak (musuak ugari oraindik),

 neguko egunik hotzenean

 plazerraren ateetan jarri naun eta...

 Hona hemen nire karizia.

 

 


inprimatu