inprimatu
Poemak idatzi eta kolkotik behera tirokada...
Izenburua:
Poemak idatzi eta kolkotik behera tirokada...
Sinadura:
Ibon Iribarren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iribarren, Ibon

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
29

Ibon Iribarren

 

 Poemak idatzi eta kolkotik behera tirokada

 sartzen dien poeta izan nahi nuke karabina

 egokia falta dut baina

 oina oinaren atzetik

 poema poemaren gibeletik

 iluntasunari diot jarraitzen

 

 otu zait amildegi ertzean itxoin nezakeela bertatik

 hobeto ikusten da arrano baten

 suizidioa bertatik

 hobeto entzuten da tiro baten hotsa

 Ğmaitasuna itsutasuna da ez dut ikusi nahiğ

 zioen eulia aurkitu nahi dut

 bere eztenkada biolentziaz jazteko

 nire logurea itzartzeko

 berandu iritsi zen etxera aiztoak

 laztanez zuritzen zuen tipula

 

 


inprimatu